Titoren laguntzailea izan bazen ere, izan zituen karguetatik kendu zuen desadostasun ideologikoak zirela-eta. Burokraziaren aurka egiten zuen Klase Berria obra idazteagatik, zazpi urterako espetxeratu zuten 1957. urtean. 1961ean berriro ere kondenatu zuten Elkarrizketak Stalinekin obra idazteagatik. Amnistia baten bidez kaleratu zen 1966an. Ondoren Iraultzaile baten oroitzapenak (bi liburukitan emandako autobiografia, 1958-1973) eta Titoren biografia bat (1980) zituen ditu argitara.