Million Dollar Mermaid Annette Kellerman igeriketako izar australiarraren bizitzari buruzko 1952ko Estatu Batuetako film biografikoa da. Mervyn LeRoyk zuzendu zuen eta Arthur Hornblast Jr.-ek ekoitzi zuen, Everett Freeman-en gidoi batetik abiatuta.
Ekoizpena
Busby Berkeleyren koreografia izan zuen, eta .Esther Williams, Victor Maduro eta Walter Pidgeon izan ziren filmeko izarrak, bereziki Williamsen uretako koreografiengatik izan zelarik ezaguna, aqua-musikal esan izan zitzaien 1950eko hamarkadako filmen sortan.
Ikuskizun gisa aqua-musikalen une gorena izan zen, eta Esther Williamsen ekoizpen faboritoa perrsonalki. Uretako ballet eszenetan dozenaka igerilari agertzen dira (gizonezkoak zein emakumezkoak), urjauzi eta txirristak, kolore biziko eszenarioak.[1] Eszena bateko jauzian istripua izan zuen Williamsek eta hiru saihets hautsi zituen: eszena bera filmean geratu egin zen, baina filmaketak urte erdiz eten ziren gero jarrairzeko.[2]
Filmaketan ezkontzaz kanpoko afera izan zuten Esther Williamsek eta Victor Maturek.
George Folseyk 1953ko Oscar sarietarako izendapena jaso zuen kolorezko argazkigintza atalean.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
XIX. mendearen amaieran, Annette Kellerman (Esther Williams), poliomelitisa duen neskato australiarra, osasuna hobetzeko ahalegnetan aritzen da igeriketa eginez. Horrek sekulako igerilaria bihurtuko du Kellerman.
Nagusiago denean, Frederick aitak (Walter Pidgeon) musika irakasle-postua onartuko du Ingalaterran. Bideian doalarik alabarekin, ikuskizunak antolatzen dituzten ekintzaile batzuekin egingo dute topo, eta proposamen promozionalak egingo dizkiote Kellermani.
Erreferentziak
Kanpo estekak