Mildred Barya

Mildred Barya
Bizitza
JaiotzaKabale District (en) Itzuli, 1976 (49/50 urte)
Herrialdea Uganda
Hezkuntza
HeziketaMakerere University (en) Itzuli
University of Denver (en) Itzuli
Syracuseko unibertsitatea
Moi University (en) Itzuli
Kigezi High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta olerkaria
Lan nabarmenak

Mildred Kiconco Barya (Distrikt Kabale, Uganda, 1976ko abuztuaren 1a) ugandar poeta eta idazlea da. 2008an, Pan African Literary Forum Prize for Africana Fiction saria jaso zuen. Aurretik, bere poesiagatik zen ezaguna; bereziki, bi bildumarengatik: Men Love Chocolates But They Don't Say (2002) eta The Price of Memory: After the Tsunami (2006).[1] Bere lana New England Review, The Cincinnati Review, Shenandoah, Tin House, The Forge eta beste hainbat aldizkaritan argitaratu da.[2]

Biografia

1976an jaio zen Ugandako hego-mendebaldeko Kabale Barrutian, eta bertan eskolatu zen. 1996an, gobernuaren beka bat jaso zuen Ugandako Makerere Unibertsitatean ikasteko. 1999an graduatu zen. Unibertsitatean ikasten zebilela, FEMRITE Ugandako emakume idazleen elkartean sartu zen, eta bertan, Goretti Kyomuhendo-rekin, orduko Programa Koordinatzailearekin, eta Violet Barungi-rekin, orduko FEMRITEko editorearekin, estuki lan egin zuen. Elkarte honen helburua Ugandako emakumeek beren istorioak idatzi eta argitaratzeko ingurune aproposa sortzea da. Mildred Baryak istorio tradizionalak nkore hizkuntzan edo chiga[3] hizkuntzan kontatzea maite zuen.[4]

2000. urtean, Hanburgoko (Alemania) International Women's University-n (IFU) komunikazio eta kazetaritza ikastaroak egin zituen. 2002an, argitalpen-praktikak eta argitalpenen kudeaketa ikasi zituen Moi Unibertsitatean, Eldoreten, Kenyan. 2002tik 2004ra, Makerere Unibertsitatean psikologia ikasi zuen.[5]

Bere lehen argitalpena, Men Love Chocolates But They Don't Say poema bilduma, 2002an agertu zen, eta harrera ona izan zuen, baita The Price of Memory: After the Tsunami bere bigarren bildumak ere, 2006an.

Ondoren, kazetari eta idazle lan egin zuen. 2006tik 2007ra, Senegalgo Popenguine herrian idazleentzako egoitza beka batekin bizi izan zen, Ghanako Ayi Kwei Armah idazlearen babesarekin; eta 2007ko abuztutik 2009ko abuztura, berriz, Dakarren (Senegal) egoitza duen TrustAfrica fundazio panafrikarrean.[2]

Bere hirugarren poema bilduma, Give Me Room To Move My Feet, 2009an agertu zen, eta Peter Nazarethek, Iowako Unibertsitateko (AEB) Ingeles irakasleak, zera esan zuen: "Poeta bere buruaz desegin eta espiritualtasunaren, erlijioaren eta poesiaren bidez sendatzen da, hilda zegoela zirudiena bizitzara ekartzeko", eta Baryak "ez dio inoiz Ama Afrika maitatzeari uzten".[6][1]

2012an, Sirakusako Unibertsitatean (New York) graduatu zen, eta 2016an, Literatura Sorkuntzako doktoretza egin zuen Denverreko Unibertsitatean. Alabama School of Fine Arts-en (ASFA) Sormenezko Idazketa irakasle izan zen. Alemanian, Botswanan, Kenyan eta Ugandan bizi eta lan egin zuen. Idazletzaz gain, Giza Baliabideetako aholkulari ere lan egin zuen Ernst & Young enpresa multinazionalean, Ugandan.[7][8]

African Writers Trust (Afrikako Idazleen Elkartea) erakundearen kide sortzaileetako bat izan zen. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da hori, eta diasporako idazle afrikarrak eta kontinentean geratu diren idazleak koordinatzea eta biltzea du helburu.[9][10]

What Was Left Behind eleberriaren zati batek 2008ko Pan African Literary Forum Prize for Africana Fiction saria ekarri zion[11]

Margaret Busbyk 2019an argitaratutako New Daughters of Africa – An International Anthology of Writing by Women of African Descent (Afrikako Alaba Berriak – Afrikar Jatorriko Emakumeen Idazlanen Nazioarteko Antologia) antologiaren kolaboratzailea da.[12]

2023an, The animals of my earth school poema liburua argitaratu zuen,[13] eta Afrikako 100 liburu aipagarrien artean kokatu zuten.[14] Gainera, 2024ko Ohorezko Aipamena jaso zuen Eric Hoffer sarian.[15]

2025eko udazkenean, Hands in Clay bere bosgarren poesia-bilduma luzea argitaratu zuen.[2] Eta Ipar Carolinako Poesia Elkarteko Gilbert-Chappell Poeta Goraipatua izan zen.[16]

Mildred Barya Ipar Carolinan bizi da eta UNC-Ashevilleko irakasle laguntzailea da. African Writers Trust elkarteko zuzendaritza-batzordean lan egiten du, eta Poetrio Reading Events koordinatzen du Ashevilleko Malaprop's Independent Bookstore/Cafén.[15]

Lan aipagarriak

Poesia[17]

  • Men Love Chocolates But They Don't Say (2002)
  • The Price of Memory: After the Tsunami (2006)
  • Give Me Room To Move My Feet (2009)
  • The animals of my earth school (2023)
  • Hands in Clay (2025)

Narrazio laburrak[17]

  • Raindrops, "Words from a Granary Anthology"n argitaratua (2001)
  • Those Days of Ebola, "Dhana literary journal"en argitaratua (2002)
  • Effigy Child, "Gifts of Harvest Anthology"n berrargitaraua (2006). Lehen edizioa, Commonwealth Broadcasting Association-ek (2004)
  • Scars of Earth, "African Love Stories Anthology"n argitaratua (2006)
  • What was left of us, Pambazuka News Online-n argitaratua (2008)
  • Land of my Bones, "Dreams, Miracles and Jazz Anthology"n argitaratua (2008)
  • Black Stone, "Per Contra journal"en (2012)
  • Bless the Broken Path, "Northeast Review"n, 2014
  • The boy who loved, "KUT Magazine"n (2015)
  • Black Stone, "New Daughters of Africa" antologian berragitaratua (2019)

Euskaratua[18]

2024an, Scars of Earth narrazioa Lurraren orbainak izenez euskaratua argitaratu zen. June Lete Larrañagak itzuli zuen, eta armiarma.eus atarian dago irakurgai.

Sariak

  • 2008: Pan African Literary Forum Prize for Africana Fiction[17]
  • 2015: Sylt Foundation African Writer´s Residency Award[17]
  • 2020: Linda Flowers Literary Award Being Here in This Body ez-fikziozko lan sortzaileagatik.[19]
  • 2024: Ohorezko Aipamena jaso zuen Eric Hoffer sarian.[15]

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Mildred Barya» Academic Dictionaries and Encyclopedias (kontsulta data: 2026-05-05).
  2. a b c (Ingelesez) «Bio» Mildred Barya's House of Life (kontsulta data: 2026-05-05).
  3. Dennis D. Muhumuza. (2011). «Poets sip from Kiconco’s chalice» Daily Monitor.
  4. Jane Musoke-Nteyafas. (2006). «Ugandan Writers: Meet Mildred Barya Kiconco» AfroLit.
  5. Mildred Barya. 10 juin 2008.
  6. Give Me Room To Move My Feet. .
  7. «Ugandan women’s rewarding pens» Daily Monitor.
  8. Who We Are: Our Staff. .
  9. Barya, Mildred.. .
  10. Advisory Board. .
  11. «BN Poetry Award 2015 judges announced» Africa in words.
  12. (Ingelesez) «‘New Daughters of Africa’ is a must read for aspiring young women writers» Daily Nation 2020-07-05 (kontsulta data: 2026-05-05).
  13. (Ingelesez) MKB. (2023-04-21). «The Animals of My Earth School» Mildred Barya's House of Life (kontsulta data: 2026-05-05).
  14. (Ingelesez) MKB. (2023-12-13). «Brittle Paper’s 100 Notable African Books of 2023!» Mildred Barya's House of Life (kontsulta data: 2026-05-05).
  15. a b c (Ingelesez) «The Animals of My Earth School, by Mildred Barya» Terrapin Books (kontsulta data: 2026-05-05).
  16. (Ingelesez) «Witness 2025 - Poems from the NC Poetry Society's Gilbert-Chappell Distinguished Poet Series» Lulu (kontsulta data: 2026-05-05).
  17. a b c d (Ingelesez) «Mildred Barya, Ph.D.» UNC Asheville (kontsulta data: 2026-05-06).
  18. «LURRAREN ORBAINAK - Mildred Kiconco Barya» ekarriak.armiarma.eus (kontsulta data: 2026-05-06).
  19. (Ingelesez) UNCA assistant professor Mildred K. Barya wins 2020 Linda Flowers Literary Award – Mountain Xpress. (kontsulta data: 2026-05-06).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.