Mil Mi-8 (errusieraz: Ми-8; NATOren izendapena: Hip[1]) Moskuko Mil Helikoptero Fabrikak 1960ko hamarkadaren hasieratik sortutako tamaina erdi-handiko garraio helikopteroa da, helikoptero armatu baten zereginak egiteko ahalmen mugatua duena. Lehen prototipoa, W-8, AI-24W motor bakarrekoa, 1961eko uztailaren 9an egin zuen lehen hegaldia. Bigarren prototipo batek, AI-24W bi motorrekin, 1962ko irailaren 17an egin zuen lehen hegaldia. Aldaketa txiki batzuen ondoren, 1967an Sobietar Aireko Armadaren inbentarioan sartu zuten, Mi-8 bezala.
Mi-8a munduan gehien ekoizten den helikopteroa da,[2] eta 50 herrialde baino gehiagok erabiltzen dute, besteak beste, Indiak, Txinak eta Iranek. 2018an oraindik produkzioan jarraitzen zuen.
Aldaera ugari ditu, eta horien artean aipatzekoa da Mi-8T, 24 soldadu garraiatzeko gai dena, aldi berean suziriekin eta tankeen aurkako misil gidatuekin armaturik doana. Mi-17 esportazio-bertsioa, 20 herrialde inguruk erabiltzen dutena, Errusian zerbitzuan dagoen Mi-8M seriearen baliokidea da. Mi-14 itsas helikopteroa eta Mi-24 eraso-helikopteroa Mi-8tik ere datozte.
Erreferentziak
Kanpo estekak