Mikel Belloso

Mikel Belloso
Bizitza
JaiotzaTolosa1985eko martxoaren 5a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria

Mikel Belloso Arsuaga, pilota arloan Belloso deituraz ezaguna (Tolosa, Gipuzkoa, 1985eko martxoaren 5a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,80 m luze da, eta 80 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2006ko abuztuaren 27an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Partida hartan Alberto Belokiren aurka neurtu zen, eta 22-15 irabazi zion. Pilotaleku berean jokatu zuen profesionaletako azken partida, 2010eko abuztuaren 17an, artean 25 urte besterik ez zuela, Asegarcek ez baitzion kontratua berritu.[1][2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Belloso juega hoy su último partido con Asegarce», Diario Vasco, 2010-08-17.
  2. Asier AIESTARAN: «Agur goiztiarregiak», Gara, 2010-08-19.


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.