Michael Joseph Kiernan (Cork, 1961eko urtarrilaren 17a) irlandar errugbilari ohia da, erdiko eta hegaleko postuetan aritzen zena. 43 aldiz jokatu zuen Irlandako errugbi selekzioarekin eta, besteak beste, 1987ko Munduko Errugbi Kopan parte hartu zuen. 1983an hautatua izan zen British and Irish Lionsek Zeelanda Berrian egin zuten birarako.[1]
Palmaresa
Irlandako selekzioa
- 43 test-partida, 1982-1991 bitartean.
- 308 puntu (6 entsegu, 40 transformazio, 62 zigor-kolpe, 6 drop)
- Bost Nazioen Txapelketa
- irabazlea: 1982, 1983, 1985
Erreferentziak
Kanpo estekak