Mijaín López Núñez (Pinar del Río , Kuba , 1982ko abuztuaren 20a ) borroka greko-erromatarreko kirolari kubatarra da, inoiz txapelketa gehien irabazi dituena, bost aldiz txapeldun panamerikarra, bost aldiz munduko txapelduna eta bost aldiz txapeldun olinpikoa. Garai guztietako borrokalari greko-erromatar onena, uharteko ordezkari gisa parte hartu zuen 2010ean Hego Afrikako Gazteriaren eta Ikasleen Mundu Jaialdian . 2011n hautatu zuten, Panamerikar Kirol Erakundeko (ODEPA) Atleten Batzordea osatzeko.
Olinpiar Jokoak
2008an Pekingo Joko Olinpikoetan eta Londresko Joko Olinpikoetan , 2012an eta 2024an banderaduna izan zen.
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan , Pekin 2008an (Pekin ), urrezko domina eskuratu zuen borroka greko-erromatarrean 130 kilo kategorian, Kuba ordezkatuz, eta Mindaugas Mizgaitis garaitu ostean.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan , Londres 2012an (Londres ), urrezko domina eskuratu zuen borroka greko-erromatarrean 130 kilo kategorian, Kuba ordezkatuz, eta Heiki Nabi garaitu ostean.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan , Rio de Janeiro 2016an (Rio de Janeiro ), urrezko domina eskuratu zuen borroka greko-erromatarrean 130 kilo kategorian, Kuba ordezkatuz, eta Riza Kayaalp garaitu ostean.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan , Tokio 2020an (Tokio ), urrezko domina eskuratu zuen borroka greko-erromatarrean 130 kilo kategorian, Kuba ordezkatuz, eta Iakobi Kajaia garaitu ostean. Diziplina berean elkarren segidako lau urre lotzen dituen seigarren kirolaria izan zen Joko Olinpikoetan, Paul Elvstrøm , Carl Lewis , Kaori Icho , Michael Phelps eta Al Oerterren ondotik.[ 1] [ 2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan Parisen urrezko domina eskuratu zuen 130 kg azpiko kategorian . Horrela, historiako lehen kirolaria izan zen proba berberean bost aldiz urrea lortzen. Parisen lehiatu ostean, bere zapatilak bertan utzi zituen, erretiratzen zela adierazteko.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Borroka Udako Olinpiar Jokoetan - Gizonezkoak borroka greko-erromatarra superpisuak
1908: +93 kg
1972–1984: +100 kg
1988–2000: 130 kg
2004–2012: 120 kg
2016–gaur egun: 130 kg