Miguel Ángel Ladero (Valladolid, Espainia, 1943ko urtarrilaren 14a) espainiar historialari bat da.
Biografia
Hainbat urtez artxibozain eta irakasle lan egin ostean, 1978az geroztik Erdi Aroko Historiako sailburu eta katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Historiako Errege Akademiako kidea da 1990az geroztik, eta Historiako Sari Nazionala eman zion Kultura Ministerioak 1994an Fiscalidad y poder real en Castilla (1252-1369) lanagatik. XIII. eta XV. mendeen arteko Gaztela eta Leongo erresumaren historian aditua da Ladero Quesada.
Haren lanen artean, aipagarriak dira: Castilla y la conquista del reino de Granada (1967); Menéndez Pelayo saria irabazitako La Hacienda Real de Castilla en el siglo XV (1973); Andalucía en el siglo XV. Estudios de historia política (1974); Castilla en el siglo XV. Fuentes de renta y política fiscal (1982); Los Reyes Católicos: la Corona y la unidad de España (1989); Andalucía en torno a 1492. Estructuras. Valores eta Las Ferias de Castilla. Siglos XII al XIV, biak 1992koak.
Erreferentziak