Luis Suárez Fernández (Gijon, Asturias, Espainia, 1924ko ekainaren 25a - La Vila Joiosa, 2024ko abenduaren 15a) espainiar historialaria izan zen. Behe Erdi Aroko eta Errege-erregina Katolikoen garaiko historiako aditu handienetako bat izan zen.
Bizitza
Oviedon eta Valladoliden egin zituen ikasketak. Ikasketak bukatuta, irakasle gisa lan egin zuen Valladolideko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako fakultatean. Unibertsitatean, gainera, idazkari, dekanorde eta dekano izan zen. 1955etik aurrera Erdi Aroko Ikasketen Eskolako buru izan zen, Valladoliden. Sortu zenetik, zinemako lehen katedraren zuzendari izan zen, 1965 arte. Azken urte horretan, irailean, Valladolideko Unibertsitateko errektore izendatu zuten, eta 1972an Unibertsitate eta Ikerkuntzako zuzendari nagusi. 1973an Antzinako eta Erdi Aroko Historia Unibertsaleko katedradun izendatu zuten, eta kargu horri eutsi zion erretiroa hartu zuen arte. Real Academia de la Historiako (Historiako Errege Akademia) kide da 1993az geroztik, Bartzelonako Letra Ederretako Akademiako kide, eta Erromako Ikerkuntza Zientifikoetako Batzorde Gorenaren Historia eta Arkeologia Eskolaren zuzendari.
Erretiratu ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Historia saileko katedradun emeritua izan zen.
Lanik aipagarrienak
- Historia del reinado de Juan I, rey de Castilla (1977, Gaztelako errege Joan I.aren agintaldiaren historia)
- Navegación y Comercio en el Golfo de Vizcaya durante el siglo XV (1959, Itsasketa eta merkataritza Bizkaiko golkoan XV. mendean)
- Grandes interpretaciones de la historia (1968, Historiaren interpretazio handiak)
- Europa: una conciencia histórica en la encrucijada (1972, Europa: kontzientzia historiko bat bidegurutzean)
- Judíos españoles en la Edad Media (1980, Espainiar juduak Erdi Aroan)
- Fernando el Católico y Navarra, Los Trastámara y los Reyes Católicos (1985, Fernando Katolikoa eta Nafarroa, Trastamarakoak eta Errege-erregina Katolikoak)
- Francisco Franco y su tiempo (1984, Francisco Franco eta bere garaia)
- Franco y la URSS (1987, Franco eta SESB)
- V centenario del nacimiento del Arzobispo Carranza. Real Academia de la Historia (2004)
- Isabel la Católica vista desde la Academia (2005).
Erreferentziak