Miguel Ángel Uzquiza González (Burgos, 1951ko maiatzaren 13a) euskal irakasle eta politikaria da.
Biografia
Nahiz eta Burgosen jaioa bere ibilbide nagusia Euskal Herrian egin du. Zientzia fisikoetan lizentziaduna, ertainetako irakaslea izan da eta Eusko Legebiltzarraren funtzionarioa da. 1986tik 1991ra Hezkuntza Sailaren Ikuskaritzaren Burua izan zen. 1991tik 1994ra Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Administrazioaren Zuzendari Orokorra izan zen. PSE-EE alderdiaren militantea, 2002tik 2004ra parlamentaria izan zen, VII. Legegintzaldian, Javier Rojoren ordezkoa bezala. 2003tik 2007ra Villabuena Arabako udalean zinegotzia izan zen. 2004ko eta 2008ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan Arabako senataria aukeratu zuten.
Kanpo estekak