Migel Zalba (Iruñea, 1374 – Monako, 1406ko abuztuaren 24a) nafar elizgizona izan zen[1].
Martin Zalbaren iloba zen. Boloniako Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, Avignongo Unibertsitatean irakasle izan zen, Benedikto XIII.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen arte. Harreman estuak izan zituen Karlos III.arekin, eta Iratxen, Tuteran eta Orreagan apezpiku-barruti berriak sortu nahi izan bazituen ere, ez zuen bere helburua bete, inguruko erresumek eta apezpikuek beldurra agertu baitzuten Nafarroak batasuna lortuz gero har zezakeen indarraren eta eraginaren aurrean. Izurri bubonikoak hil zuen Benedikto XIII.arekin batera Italiara zihoala.
Erreferentziak