Michael Eugene Fanning (Penrith, Hegoaldeko Gales Berria, 1981eko ekainaren 13a) australiar surflaria da.
Australian jaio zen guraso irlandarrekin eta sei urterekin hasi zen surfa egiten. 2001ean surfeko zirkuitu profesionalean sartu zen. Hiru munduko txapelketa irabazi zituen 2007., 2009. eta 2013. urteetan. 2015eko uztailean, marrazo zuri baten erasotik bizirik atera zen Hegoafrikan, txapelketako probetako batean.