Michelle Phillips jaiotzez izenaz Holly Michelle Gilliam (Long Beach, Kalifornia, 1944ko ekainaren 4a) estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea da, The Mamas & the Papas taldearen kidea.
Haurtzaroa Kalifornian eta Mexiko Hirian igaro zuen, bere aita alargunak hezia. San Frantziskon modelo lanetan ari zela, John Phillips ezagutu eta 1962an ezkondu ziren. 1965ean The Mamas & the Papas taldea sortu zuten. Taldea desegin eta Phillipsetik dibortziatu ondoren, aktorearen lanbidean aritu zen.
Filmografia