Michelle Suzanne Dockery (Londres, 1981) aktore ingelesa da. Lady Mary Crawley pertsonaia gorpuztu zuelarik Downton Abbey (2010-15) ITV telebistako telesailean, horrek eman dio ospea batik bat, baina antzokietan zein zinean eta telebistan lan entzutetsuak eginikoa da.
Dockeryk 2004an debutatu zuen Londresko antzokietan His Dark Materials-en adaptazio batekin, eta 2007an kritika onak izan zitun Londresen Pygmalion klasikoaren revival bategatik.
Zinean rol nagusiak izan ditu Hanna (2011), Anna Karenina (2012), Non-Stop (2014) eta The Gentlemen (2019) filmetan; eta teelebistan, Downtown Abbey, Good Behavior, Netflix-eko Godless eta Apple TV+-eko Defending Jacob telesailetan[1].
Erreferentziak