Michel Aoun
Michel Aoun (Haret Hreik, 1933ko irailaren 30) libanoar militar eta politikaria da. Libanoko presidentea izan zen 2016tik 2022ra.
Michel Aoun familia kristau maronita batean jaio zen. 1955ean Mimitar Akademian sartu zen eta Libanoko armadako artilleriako ofizial gisa graduatu zen. 1984an Libanoko armadako komandante bihurtu zen 49 urterekin. Libanoko gerra zibilean, 1988ko irailean, Amin Gemayel presidenteak gobernu militar bateko lehen ministro izendatu zuen Aoun, parlamentuak presidente berria hautatu izanak porrot egin ondoren. Gobernu hau kristauek eta Irakek babestu zuten eta Selim al-Hossen gobernuari aurre egin behar izan zion musulmanek eta Siriak lagunduta.
Aounek Siriako armadaren aurkako askapen gerra deklaratu zuen eta René Moawad eta Elias Hrawi presidenteak aitortzeari uko egin zion. Samir Geagearen Indar Libanoarrak miliziari ere aurre egin zion. 1990eko urrian, Siriako armadak eraso bat egin zuen, eta Aoun Frantziako enbaxadan babestu zen, eta, ondoren, Frantzian erbesteratu zen. Hamabost urtez erbestean bizi izan zen.
Aounek erbestean Mugimendu Libre Patriotikoa sortu zuen eta 2005ean Libanora itzuli zen Siriako armada erretiratu ondoren. Urte horretan diputatu hautatu zuten eta hurrengo urtean Hezbolarekin adiskidetu zen.
Samir Geagearekin adiskidetu ondoren, Aoun Libanoko presidente aukeratu zuten 2016an, eta Saad Hariri izendatu zuen lehen ministro. 2019ko urrian protesta eta manifestazio handiak izan ziren prezioen igoeraren, ekonomiaren geldialdiaren eta politikako ustelkeriaren aurka. [(2020ko Beiruteko leherketak|2020an leherketak izan ziren Beiruteko portuan]].
2022ko urrian Aounen agintaldia amaitu zen eta presidente berria ez zen 2025eko urtarrilera arte aukeratu.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
