Michaël Yves Robert Guigou, [1] (Apt, Frantzia, 1982ko urtarrilaren 28a), eskubaloian aritzen den kirolari frantziarra da.[2].
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan (Pekin), esku hartu zuen, eta urrezkoa domina eskuratu zuen; 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan (Londres), berriro urrezkoa eskuratu zuen; 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro), zilarrezkoa eskuratuko zuen, eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), berriz, urrezko domina lortuko zuen, lauretan eskubaloian eta Frantzia ordezkatuz; Tokion, Danimarkako taldearen (zilarrezko domina) eta Espainiako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Frantzia.
Tokion, honako hauek osatzen zuten Frantziako taldea: Luc Abalo, Hugo Descat, Ludovic Fabregas, Yann Genty, Vincent Gérard, Michaël Guigou, Luka Karabatic, Nikola Karabatić, Romain Lagarde, Kentin Mahé, Dika Mem, Timothey N'Guessan, Valentin Porte, Nedim Remili, Melvyn Richardson eta Nicolas Tournatek.
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak