Michaelsberg abadia (alemanez: Kloster Michelsberg) Alemaniako Bamberg herrian dauden dagoen monasterio beneditarra da.
Historia
Bambergeko lehenengo apezpikua izan zen Eberhard I.ak fundatu zuen abade-etxea 1015 urtean. 1117an lurrikara batek San Migel eliza suntsitu zuen, baina mende honetan Otto apezpikuaren agindupean abade-etxeak garapen handia izan zuen. Otto bera kanonizatzerakoan Aita Sanduak hartu zuen monasterioaren kontrola, apezpikuarekiko independentzia lortu zuen orduan.
1415ean ordea Bambergeko hiritarrekin istiluak izan ziren eta monasterioa arpilatua izan zen. Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarrek hartu zuten eta kalte larriak eragin zizkioten. XVII eta XVIII mendeetan berriztatu eta garai onak ezagutu zituen berriro.
1802an Bavariaren sekularizazioa gertatu zenean abade-etxea aterpetxe bihurtu zen.
Ezaugarriak
San Migel eliza erromanikoa da. 1610an suak zati batzuk erre zituen eta mendebaldeko fatxada, tartean dorre biak, partzialki berreraiki behar izan ziren, hortik gaur egungo fatxada barrokoa. Organo berria ere egin behar izan zen, eta pizkundeko estiloan egin zuten.
Irudi galeria
Kanpo estekak