Michael Fagun
| Michael Fagun | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1972ko uztailaren 30a - 2010eko apirilaren 17a - Felix Femi Ajakaye → Elizbarrutia: Ekitiko elizbarrutia
1971ko ekainaren 28a - 1972ko uztailaren 30a ← Francesco Costantino Mazzieri - Heriberto Correa Yepes → Elizbarrutia: Casae Nigrae (en)
1971ko ekainaren 28a - 1972ko uztailaren 30a Elizbarrutia: Ondoko elizbarrutia | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Akure (en) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | 2025eko urriaren 13a (90 urte) | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Michael Patrick Olatunji Fagun (Akure, 1935eko apirilaren 17a – 2025eko urriaren 13a) nigeriar elizgizon katolikoa izan zen. 1971tik 1972ra Ondoko apezpiku laguntzailea izan zen eta 1972tik 2010era Ekitiko ordinarioa.[1]
Bizitza
Michael Fagun 1935eko apirilaren 17an jaio zen, Theophilus Fagun Oganla eta Rebecca Fakolderen seme gazteena. Bere gurasoak katolizismora konbertituak ziren.[2] Lehen hezkuntza Akureko Bihotz Santuaren eskola katolikoan egin zuen 1943tik 1950era, eta bigarren hezkuntza Ibadango Santa Teresa apaizgaitegi txikian, 1952tik 1957ra. 1957tik 1965era Ibadango San Petri eta San Paulo apaizgaitegi nagusian ikasi zuen[2] eta 1965eko uztailaren 4an apaiztu zen.[3]
1966tik 1969ra Ibadango Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak, eta 1970etik 1971ra Torontoko Unibertsitatean, non Arte Masterra egin zuen. Okako eta Ondoko elizetan aritu zen parrokia-laguntzaile gisa. Ondoko San Jose eskolan irakatsi zuen, bertako kapilau ere izan zen, eta 1971n elizbarrutiko hezkuntza idazkari bihurtu zen. Ekere-Ekitiko lehen apaiz egoiliarra izan zen.[2]
1971ko ekainaren 28an, Paulo VI.a aita santuak Fagun Ondoko apezpiku laguntzaile izendatu zuen, eta 1971ko urriaren 10ean apezpiku ordenatu zuten Akureko Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren katedralean. 1972ko uztailaren 30ean, Paulo VI.ak Ado-Ekitiko elizbarrutia sortu zuen eta Fagun izendatu zuen elizbarruti horretako lehen apezpiku. Kargua hartu ondoren, aita santuari eskatu zion elizbarrutiaren izena aldatzeko.[4][3]
1986an, Nigeriako mendebaldeko bertako lehen emakumezkoen kongregazioa sortu zuen, San Mikel Goiaingeruaren Ahizpak. Erlijioen arteko Kontseilu Nazionaleko presidentekide izan zen. Gobernu kontseiluko presidentea eta Port Harcourteko Mendebaldeko Afrikako Institutu Katolikoko errektoreordea izan zen bi agintalditan, 1999tik 2007ra.[5][6]
2010eko apirilaren 17an erretiratu zen, 75 urte bete baitzituen, eta Felix Ajakaye apezpikuak hartu zuen bere kargua. 2025eko urriaren 13an hil zen, 90 urte zituela.[7]
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
- Ignazio Busca artzapezpikua (1775)
- John Thomas Troy artzapezpikua (1777)
- Daniel Murray artzapezpikua (1809)
- John MacHale artzapezpikua (1825)
- John MacEvilly artzapezpikua (1857)
- John Healy artzapezpikua (1884)
- Thomas Patrick Gilmartin artzapezpikua (1910)
- John Dignan apezpikua (1924)
- Patrick Joseph Kelly apezpikua (1940)
- William Richard Field apezpikua (1958)
- Michael Fagun apezpikua[3]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Ekiti diocese» Nigeria Catholic Network (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Profile» Bishop Michael Olatunji Fagun (kontsulta data: 2025-10-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop Michael Patrick Olatunji Fagun †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Otokiti, Segun. «Catholic does not worship Holy Mary but only honours her – Rtd Bishop Fagun» Worldstage 2024-02-01 (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «West Nigeria delegation ends her annual retreat» Claretian Missionaries 2019-10-20 (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «Bishops in Africa» SECAM / SCEAM (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Atemanke, Jude. «Pioneer Catholic Bishop of Nigeria’s Ekiti Diocese Dies at 90, Eulogized as “great man who had a date with history”» Aciafrica 2025-10-14 (kontsulta data: 2025-10-16).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.