Merche Comabella
| Merche Comabella | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1940ko otsailaren 2a (86 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Lycée Français de Madrid (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria, liburu-saltzailea eta itzultzailea |
Mercedes Comabella Marcos de León, ezagunagoa Merche Comabella izenez (Madril, 1940ko otsailaren 2a) madrildar liburu-saltzailea, itzultzailea, politikaria eta militante feminista da. Tetuango (Madril) Etxekoandreen Elkarteko presidentea izan zen, Madrilgo Etxekoandreen Federazio Probintzialeko, Emakumeen Mugimendu Demokratikoko (MDM) eta Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) kidea. 1975ean Madrilen Emakumearen Askapenerako I. Jardunaldiak antolatu zituen eta horietan parte hartu zuen. Emakumeen eskubideen defendatzailea da, eta, besteak beste, adulterio delituaren abolizioan, dibortzioaren edo abortuaren onarpenean parte hartu zuen.[1][2][3]
Bizitza
Maila ertaineko familia batean jaio zen Comabella. Aita kataluniarra zuen, eta ama, ostera, madrildarra eta aragoarra. Frantzian bizi izan ziren denboraldi batez, eta 1939an itzuli ziren Espainiara. Ahizpa nagusiago batekin hazi zen, eta 10 urte zituenean, neba txikia jaio zen. Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak egin zituen Madrilgo Lizeo Frantsesean, eta 17 urte zituenean hasi zen lanean.[4] Bi urte geroago, Londresera joan zen bizitzera, haurtzain lanetan aritzeko eta bide batez ingelesa ikasteko. Han, ikasketei, lanari eta portaerari zegokienez emakumeek oso bestelako bizimodua zutela ikusi zuen.[5]
Lan ibilbidea
Madrilera itzuli zenean, 1961ean, Peugeoteko merkataritza zerbitzuan hasi zen lanean, eta hamar urte eman zituen bertan. 1967an, emakumeen topaketa batera joan zen, Espainiako emakumearen egoeraz hitz egiteko, eta Emakumeen Mugimendu Demokratikoarekin (MDM) harremanetan jarri zen; erakunde feminista klandestinoa zen, antifrankismoaren oinarriak zabaltzea eta emakumeen eskubideak defendatzea helburu zuena. Comabella mugimenduan sartu zen, eta zuzendaritza lanak egin zituen bertan, eta Maria Teresa Gómez, Rosa Pardo, Paloma Fernández Quintanilla, Carmen Méndez Buschell, Dulcinea Bellido eta Mary Luz Boyero emakumeekin batera egin zuen borroka.

Comabellak manifestazio eta elkarretaratzeetan parte hartu zuen, merkatu eta elizetako mitinetan eta paskinen banaketa eta postontzietan, zeinetan emakumeen diskriminazioa salatzen zen eta irakaskuntza, lan, osasun, eskubide zibil, jaiotza-kontrol, dibortzio, ezkontza zibil eta eskubide politikoen eskubideak aldarrikatzen ziren. Behin, lankide batekin batera atxilotu zuten Raimundo Fernandez Villaverderen El Corte Ingleseko atean legez kanpoko propaganda banatzeagatik, eta, ondorioz, hiru egun eman zituen Segurtasun Zuzendaritza Nagusian eta Justizia Jauregi zaharreko ziegetan, MDMko kide izatea egotzita.[6]

1975eko urrian Espainiako ordezkaritzako partaideetako bat izan zen Berlin ekialdeko Emakumeen Munduko Kongresuan.[7] 1975eko abenduan Madrilgo Montpellier ikastetxean egindako Emakumearen Askapenaren Aldeko I. Jardunaldiak antolatzen lagundu zuen, eta urte berean Emakumeen Nazioarteko Federazio Demokratikoak Berlinen antolatutako nazioarteko kongresuan izan zen.[8] 1976ko urtarrilean, baimenik gabeko manifestazio feminista handi batean parte hartu zuen Madrilgo Goya kalean, eta Madrilgo 25 elkartetako 4.000 emakume inguru batu ziren. Emakumearen eskubide berdintasun faltarengatik protesta egiten zuten, eta gobernuburuari idatzi bat ematea zuten helburu.[9]

1971 eta 1983 urteen artean PCEn militatu zuen, eta alderdiaren Madrilgo Batzorde Probintzialean eta Batzorde Zentralean parte hartu zuen. 1977ko hauteskundeetan, Madrilgo PCEren zerrendetan 16. postuan zegoen hautagaia izan zen Diputatuen Kongresurako.[10] Rafael Alberti, Ramon Tamames, Victor Diaz-Cardiel, Padre Llanos eta Santiago Carrillorekin batera jardun zuen San Blaseko mitin batean, 1977ko maiatzaren 21ean, eta sei egun geroago Manuela Carmena hizlari izan zuen beste mitin batean. Maiatzaren 28an, Comabellak “mitin feminista” kalifikatutako PCEk antolatutako mitin batean parte hartu zuen Vista Alegreko zezen-plazan (Madril), eta 20.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren, Dulcinea Bellido, Begoña Luján, Cristina Almeida eta Ana Belen abeslari eta aktorearekin batera.[11] Azkenean, Comabella ez zen aukeratua izan. 1977ko maiatzean bi mitinetan parte hartu zuen Madrilen Manuela Carmenarekin batera, Vallecasen eta San Blasen.
Era berean, 1999ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hautagaia izan zen, Erakunde Feministen Konfederazioaren (COFEM-FEMEK) zerrendan 13. postua izan zuen.
Demokrazia sendotu zenean, bere jarduera feministarekin jarraitu zuen, Flora Tristán Emakumeen Elkarteen Federazio Probintzialean eta Ciffe Fundazioan (Ikerketa eta Prestakuntza Feministarako Zentroa) militatuta.[6] Espainiako bigarren olatuko mugimendu feministari buruzko hainbat argitalpenetan parte hartu zuen, eta horien artean Españolas en la Transición. De excluidas a protagonistas (1973-1982) (Trantsizioko espainiarrak. Baztertuetatik protagonistetara (1973-1982)) liburua nabarmentzen da, Mary Salasekin batera argitaratu zuena.
Madrilgo Santiago kalean desagertutako La Madriguera liburu-kafetegiaren jabea izan zen.
Lanak
- La vida de las mujeres en las ciudades (1998, itzulpena)
- Españolas en la Transición. De excluidas a protagonistas (1973-1982) (1999)
- Tráfico de mujeres (1999, itzulpena)
- Bellas indomables: mujeres con grandes destinos (2001, itzulpena)
- Habilidades de comunicación en intervención social: manual práctico (2002, itzulpena)
- Panorama europeo de la ayuda intrafamiliar: nueve encuestas (2011, itzulpena)
Erreferentziak
- ↑ Mata, Ana. «La antorcha del Movimiento Democrático de Mujeres» Mundo Obrero.
- ↑ García, Ángeles. (1978-01-18). Grupos feministas y el gobernador civil organizan comisiones de carácter ciudadano. ISSN 1134-6582..
- ↑ País, El. (1976-05-14). Presentación del Movimiento Democrático de Mujeres-Movimiento de Liberación de la Mujer. ISSN 1134-6582..
- ↑ Archivo de la Democracia. Entrevista a Merche Comabella el 28 de abril de 2008. .
- ↑ «Algo habrás hecho Capítulo 1: Yo también soy adúltera RTVE Audio» RTVE.es 2024-03-06.
- ↑ a b Niño, Alex. (1995-09-12). Madrid-Pekín, 30 años de víaje. ISSN 1134-6582..
- ↑ Españolas en la Transición : de excluidas a protagonistas (1973-1982). Biblioteca Nueva 1999 ISBN 978-84-7030-726-3. (kontsulta data: 2025-01-06).
- ↑ «Archivo de la Democracia. Biografías y testimonios. Mujeres de la Transición (1975-1983)» archivodemocracia.ua.es.
- ↑ MANIFIESTOS FEMINISTAS Antología de textos del movimiento feminista español (1965-1985). .
- ↑ Candidaturas a las elecciones generales de 1977 de la JEC. .
- ↑ País, El. (1977-05-29). Mitin "feminista" del PCE en Vista Alegre. ISSN 1134-6582..
Kanpo estekak
- ¿Te acuerdas? El feminismo de hace 40 años (Gogoratzen? Duela 40 urteko feminismoa), La 1 kateko Telediarioan erreportajea, Madrilen emakumeen eskubideen alde egin zen lehen manifestazioaren 40. urteurrenean.
- 1. kapitulua: Yo también soy adúltera RTVEren Algo habrás hecho podcasta.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.