Mercedes González Fernández , jaiotzaz María de las Mercedes González Fernández (Madril, 1975) madrildar kazetaria eta PSOEren politikaria da, Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkaria eta ESpainiako PSOEren idazkari nagusia Madrilen.
Biografia
1975ean jaio zen Madrilen, eta Kazetaritzan lizentziatu zen CEU San Pablo Unibertsitatean, masterrak egiten Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta George Washington Unibertsitatean.
Zinegotzi hautatu baino lehen, Madrilgo Udalean, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioan, Madrilgo Batzarrean eta Lurralde Politikako Ministerioan lan egin zuen.
Politikari ibilbidea
Madrilgo Barajas barrutiko Elkarte Sozialistaren idazkari nagusia PSOEren laugarren postuan sartu zen Madrilen, 2015eko udal-hauteskundeetarako, Antonio Miguel Carmona buru zuela, eta zinegotzi hautatua izan zen.[1] 2015/2019 Udalbatzan Udal Talde Sozialistaren bozeramaile izan zen Hiri Garapen Iraunkorreko Gobernu Arloko batzordean. 2019ko udal hauteskundeetan, Madrilen, bigarren postua lortu zuen Pepu Hernández buru zela.[2] 2021eko martxotik, Gobernuaren ordezkaria[3] da Madrilgo Erkidegoan, José Manuel Franco ordezkatu ondoren.2023ko martxoan, María Gámez Gámezek dimisioa eman ondoren, Guardia Zibilaren zuzendari nagusia izendatu zutela jakinarazi zen.[4][5]
Betetako karguak
- Madrilgo Udaleko zinegotzia (2015/2021)
- Gobernadorearen ordezkaria Madrilgo Erkidegoan (2021ean)
- PSOEko idakari nagusia Madrilen (2021ean)
- Guardia Zibilaren zuzendari nagusia (2023an)
Erreferentziak
Kanpo estekak