31 «Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egingo dute; 32 bi alboetatik sei beso aterako zaizkio, hiruna beso albo bakoitzetik. 33 Argimutilaren gerritik ateratzen diren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti; 34 gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti. 35 Argimutilaren gerritik ateratzen diren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa izango du behealdean. 36 Beso eta kopek gorputz bat bera egingo dute argimutilarekin; guztia urre garbiz landua izango da.
37 «Egin zazpi kriseilu eta ezarri argi-mutilaren gainean, piztean aurrealdea argi dezaten. 38 Su-hatzak eta hautsontziak urre garbizkoak izango dira. 39 Hogeita hamabost kilo urre garbi erabiliko dute argimutila eta hornigaiak egiteko. 40 Izan arreta, guztia mendian erakutsi zaizun ereduaren arabera egiteko.
17 Urre garbizko argimutila egin zuen, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egiten zuten; 18 bi alboetatik sei beso ateratzen zitzaizkion, hiruna beso albo bakoitzetik. 19 Argimutilaren gerritik ateratzen ziren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa zituen, beren kukulu, lore-hosto eta guzti; 20 gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa zituen, beren kukulu, lore-hosto eta guzti. 21 Argimutilaren gerritik ateratzen ziren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa zuen behealdean. 22 Beso eta kopek gorputz bat bera egiten zuten argimutilarekin. Guztia urre garbiz landua zen. 23 Zazpi kriseilu egin zituen urre garbiz; su-hatzak eta hautsontziak ere urre garbizkoak ziren. 24 Hogeita hamabost kilo urre garbi erabili zituen argimutila eta hornigaiak egiteko.