Mendi-txirta

Mendi-txirta
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaMotacillidae
GeneroaAnthus
Espeziea Anthus spinoletta
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa2,73 g
Zabalera26 cm

Mendi-txirta (Anthus spinoletta) motacillidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Eurasiako eskualde epeletan bizi dena[1].

Bizkarralde arre-grisaxka eta sabelalde zurixka ditu eta hegazti liraina da. Moko iluna eta luzea, hanka ilunak eta buztan luzea ditu. Habia lurrean egiten du eta lurrean harrapatutako intsektuak jaten ditu. Mendian ibiltzen da, baina negua haranetan igarotzen du. Mendiko larreak ditu atsegin eta Euskal Herrian nahiko arrunta da 1000 metrotik gorako lekuetan.[2]

Taxonomia

Mendi-txirtak zazpi azpiespezie ditu:

  • Anthus spinoletta blakistoni
  • Anthus spinoletta coutellii
  • Anthus spinoletta spinoletta
  • Anthus spinoletta alticola
  • Anthus spinoletta japonicus
  • Anthus spinoletta pacificus
  • Anthus spinoletta rubescens

Deskribapena[3]

Bere alpetar izaera, hanka ilunak, lema-lumak eta tonalitate zurbileko bekain gaineko zerrenda dira, 16,5 cm-ko gutxi gorabeherako tamainako txirta honen ezaugarri aipagarrienak. Goiko aldeak grisaxkak ditu, eta behekoak zurixkak, bular arrosa eztei-lumajean.

Apeu sinple bat du, “txip” moduko bat. Bere kantua ez da uda txirtarena bezain melodiatsua, normalean honek ere hegaz doala egiten du, baina uda txirtak ez bezala, mendi txirta lurrean hasten da kantatzen eta lurrean amaitzen du edo harriren baten.

Biologia eta ohiturak

Anthus spinoletta spinoletta

Baldintza klimatikoak zer ikusi handia duten arren, normalean apirilaren amaieran hasten dira habia egiten. Lurrean kokatzen dute, belar artean, txilarren edo beste sastraka baten ondoan gordeta. Oinarrian goroldio ugari jartzen dio eta gainerako katilutxoa belar txikiz osatzen du.

Barrualdea, lau edo bost arrautza erruten ditu han, ilearekin edo material finagoekin tapizatzen du. Arrautzak grisak edo arreak dira, eta orban ilunak dituzte eta emeak bakarrik txitatzen ditu 14 egunetan.

Helduek intsektuez elikatutako txitak, 14 egun bertan egon ondoren habia uzten dute, 16 egunera hegan egiten dute eta 15 egun geroago independizatu egiten dira, hau da, eklosioa gertatu eta hilabetera gutxi gorabehera.

Mendi txirtak, gainerako txirtak bezala, txitak gizentzera joaten direnean habiara, ez dute zuzenean haraino hegan egiten, baizik, lehenik inguruko pausalekuren batean gelditzen dira, ondoren lurrera jaisten dira eta hortik oinez habiara.

Espezie sedentarioa da batez ere, eta tokian tokiko neguko mugimendu txikiak egiten ditu.

Banaketa, habitata eta estatusa

Europako hegoaldean eta erdialdean dago, eremu borealetan, epeletan eta medikoetan, Iberiar penintsulan, bakarrik estai alpetarretan eta azpi alpetarretan dago, naiz eta zerrenda hezean jaisten den estai menditarreraino.

Euskal Herriari dagokionez, erregulartasunez agertzen da eremu atlantikoko mendietan, uren banalerrokoetan eta Arabako mendebaldeko mendilerroetan (Peñagobia mendilerroa, Bóveda mendilerroa, eta Árcena mendilerroa). Toloño Kantabrian, oso urria da eta Toloñoko gailurrean (1654 m.) eta Recillako lepoan (1000 m.) bakarrik aurkitu dute.

Habitat naturala larre alpetarrak eta azpi alpetarrak dira, gure mendiak ez dira maila horretara iristen, baina, baso-soiltzeak eta larratze luzeak eragindako larreetara egokitzen jakin du. Mota honetako pasaian 1000 metroko altueraraino jaisten da normalean, eta toki batzuetan 800 metrora ere bai.

Erreferentziak

  1. BirdLife International (2008). Anthus spinoletta. IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species
  2. Jon Larrañaga Elhuyar, K.E. (1996). Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak). Lizarra Imprimategia, 158 or. ISBN 84-87114-09-1..
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak.. Graficas Santamaria S.A, 228 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

Araozko kontuak


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.