Meet the Fockers edota Meet The Parents 2 (euskaraz Fockertarrak Ezagutuz edota Gurasoak Ezagutuz 2) 2004ko Jay Roach estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Robert De Niro, Ben Stiller, Dustin Hoffman, Barbra Streisand, Blythe Danner eta Teri Polo aktoreek antzeztu zuten.
Meet the Parents (2000) filmaren jarraipena da, era berean, Little Fockers (2010) jarraipena izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Greg Gaylord Focker (Ben Stiller) erizainak, duela lau urte, bere suhien etxean asteburu pasa zegoelazegoela, bere ekipaia galdu, sute bat eragin eta katua margotu ondoren, azkenean, Jack Byrnes (Robert De Niro) suhi mesfidatiaren konfidantza lortu eta haren alaba Pamekin (Teri Polo) ezkontzekotan da.
Oztopo bakar bat gainditu beharko dute, bi ezkontideen gurasoak, zein ala zein ezberdinagoak, asteburu batez elkarbizi eta ezagutuko baidira: alde batetik, Pamen gurasoak diren Jack eta Dina (Blythe Danner), eta besterik, Gaylorden gurasoak, Bernard (Dustin Hoffman) eta Rozalin (Barbra Streisand).
Jack, CIAko agentea izanik, Gaylorden gurasoak goitik behera aztertuko ditu. Dena ongi doala dirudienean, pentsatzen kontserbadorea eta abertzalea den Jackek Gaylorden gurasoak oso liberalak direla ohartuko da: Bernard lanbidez abokatua eta Rozalin medikua diren arren, Bernardek etxeko lanak egin eta Rozalin hirugarren adinekoen sexu terapeuta bat da, gainera Bernard eta Rozalinek beren sexualitateari buruz lotsarik gabe eta txantxen artean jendaurrean mintzatzearen zaleak dira.
Aktoreak
Kanpo estekak