Maximilien Sébastien Foy (Ham, 1775eko otsailaren 3a - Paris, 1825eko azaroaren 28a) frantses jeneral eta politikaria izan zen. Napoleonekin batera ibili zen Erdialdeko Europako kanpainetan, eta Arapiles, Gasteiz eta Waterlooko guduetan parte hartu zuen. Gudarostearen begirale nagusi izendatu zuten 1814an. Napoleonekin bat egin zuen Ehun Egunetan. 1819an, diputatu hautatu zuten, diputatu independenteen artean. Prentsaren eta pertsonaren askatasunaren alde izan zuen jarrerarengatik nabarmendu zen Biltzarrean.
Erreferentziak