Frantziako Gobernu Iraultzaileak Espainia Frantziak sortutako errepublikak: Bataviar Errepublika Helvetiar Errepublika Errepublika Zisalpinoa Erromako Errepublika Partenopear Errepublika
Bigarren Koalizioa (1799-1802) Frantzia Iraultzailea geldiarazteko bigarren aldiz Europako zenbait boterek burututako ahalegin militarrari ematen zaion izena.
Alemanian, Austriako armadek Jean-Baptiste Jourdan buru zuten frantziarrak Rhinen atzealdera mugiarazi zituzten. Suitzan ere garaipenak eskuratu zituzten austriarrek.
Egiptotik itzuli ostean, Napoleonek Frantziaren gaineko kontrola bereganatu zuen estatu-kolpe baten bidez. Frantziako armadak berrantolatu zituzten eta hurrengo urterako kanpainak berak zuzendu zituen. 1800en, Italiako armada Napoleonen bizkar gainean geratuta, Michael Melas jenerala buru zuen armada austriarraren kontra Marengo bataila garaitu zuen.