Populazioa batez ere Saint-Mauriceren azken zatiaren inguruan eta San Laurendiren ertzean pilatzen da; hiri nagusiaren atzean Shawinigan (51.904 bizt.) da handiena. Hortik iparralderantz "Mauricie garaia" (Haute-Mauricie) deritzon aldea dago; han basoak, aintzirak eta biztanleria oso urriko eremu zabala dago, non apenas nabarmentzen den Félix Leclerc abeslariaren jaioterria den La Tuque (12.187). Ipar-mendebaldeko bazterretan oraindik ere atimakekw jatorriko herriaren presentzia nagusi da.
Eskualdeak parke nazionalari (Parc national de la Mauricie) eta ibaiak fauna erreserbari (Réserve faunique du Saint-Maurice) izena ematen diete.
Mugakideak
Auzokide guztiak Quebeceko beste eskualde administratibo batzuk dira:
Izen horrekin 1634anfrantsesen eskutik jaioa, Trois-RivièresQuebecen europarrek sortutako bigarren hiririk zaharrena da, hiriburuaren ostean. Hortik aurrera kolonizazioari ekin zitzaion eta 1730ean lehen lantegi siderurgikoa ezarri zenean bultzada handia eman zitzaion, hegoaldeari dagokionez bederen.
Eskualdeko lehen kolonoetakoa izan zen Maurice Poulin de La Fontaineren omenez ibaiari Saint-Maurice izena eman zioten eta hamarkada luzeetan zonaldeari vallée de la Saint-Maurice ("Saint-Maurice ibarra") deitu zitzaio. Albert Tessierrek erabili zuen lehen aldiz Mauricieneotoponimoa1933an. Energia elektrikoa, papergintza edota aluminioa izan dira azken mendean eskualdearen garapenaren aktibo nagusiak[3].
1966an eskualde administratiboak sortu zirenean Trois-Rivières izena ezarri zitzaion Quebeceko erdialdean San Laurendiren bi ibarretan kokatutakoari; 1987koabenduaren 22anMauricie–Bois-Francs berbataiatu zuten baina 1997kouztailaren 30ean desagertu zen: Mauricie (ibarrezkerra) eta Centre-du-Québec (ibarreskuina, Bois-Francs zena) jaio ziren.
Mauricieko biztanleriaren gehiengo erabatekoa zuri frantses hiztuna bada ere, eskualdeko ipar-mendebaldeko esparru handian atikamekw herriaren lurraldeak daude. Beren hiru komunitateetatik bi (Wemotaci, Opitciwan) Mauricien daude.
Banaketa administratiboa
Eskualde honek 3 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokideak diren beste 3 lurralde; oro har 47 udalerri edo lurralde baliokide ditu. MRCak, baliokideak eta beren hiriburuak: