Iropa Maurice Kouandété (Natitingou, 1932ko irailaren 22a - ibidem, 2003ko apirilaren 7a) Dahomeyko presidentea izan zen.
Sombo etniako kidea zen eta oso gazte sartu zen armadan. 1967ko abenduaren 16an Christophe Soglo presidentea boteterik kendu zuen estatu kolpe baten buru izan zen. Bi egunez presidente izan zen eta boterea Alphonse Alleyri eman zion. 1968an Alley erretiratzera behartu zuen Émile Derlin Zinsouren mesedetan. 1969ko abenduaren 10ean beste estatu kolpe baten buru izan zen Zinsouren aurka. Oraingoan ez zuen militarren babesik izan, eta hiru egun geroago Paul-Émile de Souzak ordezkatu zuen. 1972ko martxoaren 23an beste estatu-kolpe bat ematen saiatu zen eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Bere lehengusu Mathieu Kérékouk boterea lortu zuenean zigorra barkatu zion.