Justin Ahomadégbé-Tomêtin (Abomey, 1917ko urtarrilaren 16a - Cotonou, 2002ko martxoaren 8a) Dahomeyko presidentea izan zen.
Abomeyko erregeen zuzeneko ondorengo ahaidea zen. Medikuntza ikasi zuen Dakarren eta laburki egon zen Frantziako armadan. Dahomeyko lehen ministroa izan zen 1964tik 1965era. Herrian lehendakaritza birakariko sistema zegoen eta Hubert Maga, Sourou-Migan Apithy eta Ahomagdébé Tomêtin lehendakaritzan txandakatzen ziren. Maga ordezkatu zuen 1972ko maiatzaren 7an lehendakaritzan baina urriaren 26an Mathieu Kérékouk estatu-kolpe batean kargutik kendu zuen. Hiru lehendakari ohiak etxe barruko arrastatze egon ziren 1981era arte. Geroago diputatua izan zen 1991 eta 1995 bitartean.