Zaragozan jaio bazen ere, amaren herrian, 4 urte zituenean familia Alegira (Gipuzkoa) joan zen bizitzera, aitaren jaioterrira. Ume-umetatik gustatu izan zaio margotzea, baina orduan ez zegoen ez pinturarik, ez ezer. Umea zela, aitak esaten zion ezagutzen zuela pintore bat, eta hari esango ziola irakasteko. Halere, ikusten zuen etxekoen beharra, eta ezetz esan zion, lanean hasiko zela. Pagatu egin behar zion gizon horri, eta auskalo zenbat. Etxean behar zuten bere dirua, eta berak lan egin nahi zuen.
Lehen urratsak
Ama Tolosara jaisten zenean, printzesen liburuak erosten zizkion eta Matilde bertako marrazkiak marrazten aritzen zen.[2]
Arkatza eta borragoma nituen, eta orri normaletan marrazten nuen, folioetan. Eta, gainera, baten batek lortuta edo. Argazkiak hartu, eta kopiatu egiten nituen, batez ere gazteluak. Printzesen gazteluak, emakumeak, soinekoak, lazoak... pila bat egiten nituen, bai. Gerora hasi nintzen txoriak, loreak... naturako gauzak sartzen. Txori dezente egin nituen.
Lan ibilbidea
Garaiak behartuta, Artzabaltza paper fabrikan hasi zen lanean, Tolosan. 25 urte bete zituen arte, ezkondu arte, jarraitu zuen fabrikan. Legazpira ezkondu zen, handik hiru hilabetera geratu zen haurdun. Bi seme-alaba izan zituen eta haiek zaintzen aritu zen, etxean. Gero denda jarri zuen
Margolari
Legazpin zegoela. Alaba mutil lagunarekin joan zen Berrobira (Gipuzkoa) bizitzera, eta semea ere ezkonduta zegoen. Orduan hasi zen berriro margotzen. Gizona gaixorik zegoen, baina ondo konpontzen zen. Margotzera joaten zen, kultur etxera. Senarra ospitalean zegoela ere, han egoten zen, konpainia egin bitartean, margotzen.
2024an erakusketa bat jarri zuen, 84 urte zituela Tolosan. Bere ibilbidean zehar margotuta kuadroak ikusgai jarriz. Erakusketan jarritakoen boskoitza edo egin ditu, 200 kuadro inguru gutxi gorabehera. Minbiziak ere ez zion ebatsi bizipoza eta margotzeko gogoa,
Margotzea ihesbide handia izan da niretzat
Estilo askotako margolanak jarri zituen erakusketan: Tinta, Ikatz marrazkiak, olio pintura... denetik. Egunkarietatik-eta argazkiak hartu, eta horiek marraztzeko ohitura du. Ezkondu zenean, etxeko paretetan ez zegoen koadrorik, lehenengoa egin eta, gero etxea koadroz bete zuen. Avignongo andereñoak kuadroa egiten ziharduen 2024an. Minbizia izan eta ebakuntza egin ziotenetik astiroago edo motelago margotzen zuen baina bazeukan beste fotografia bat, hori bukatutakoan egiteko: Meninak, koadro handian.
Picassoren obra guztiak egiteko gogoa eta 2025ean beste erakuketa bat egiteko ametsa bueltaka zebilkion.[2]
Erakusketak
2024an, 84 urte zituela, teknika desberdinak erabiliz egindako zenbait koadro ikusgai jarri zituen Tolosako 3 tabernan.[3][4] Bertan, besteak beste, Legazpiko etxe zaharren margolanak egon ziren ikusgai, jada herrian bertan ez dauden eraikinenak.[2]