Mashū aintzira (japonieraz: 摩周湖, Mashū-ko?)
edo ainueraz Kamuy-to, Hokkaido uhartean dagoen aintzira ezaguna da. Akan Parke Nazionalaren barnean dago eta kraterrean eraturiko lakua da. Munduko aintzira gardenena izatearen ospea dauka.
Ezaugarriak
Aintziraren ertzean 200 metrotako altuera duten krater-hormak daude. 1931ean ikuspena neurtu zuten eta 41'6 metrotako sakoneraraino iristen zela ikusi zuten, Baikal aintzirak berak baino gehiago. Gaur egun 20 eta 30 metroren artean omen dago, dirudienez izokina eta amuarrainak sartu izanaren ondorioz.
Udan aintzira behelainoak estaltzen du eta misteriotsu bihurtzen du Diotenez zorte txarrekoa omen da aintziraren azala ikustea.
Etimologia
Ainuek Kamuy-to izena eman zioten, "deabruaren aintzira", eta ondoan dagoen mendiari Kamuinupuri. Japonierazko itzulpena aintzirarentzako Mashin-ko da eta mendiari Mashū deitu zioten "mendi biluzia". Urteen poderioz aintzirak ere mendiaren izena hartu zuen.
Historia
Mashū aintzira estratobolkan baten kraterra da, Kussharo aintziraren alboan eratu zen krater txikiago bat hain zuzen ere. Badirudi kraterra eratu zuen erupzioa duela 7.000 urte gertatu zela.
Mashū sumendiaren aktibitatea oso handia da, Japoniako sumendien artean bigarrena, hala ere azken erupzio handia duela 2.000 urte izan zen.
Erupzioen ondorioz Kamuishu uhartea eta Kamui mendia eratu ziren.
Flora eta fauna
Aintzirako bizidun bakarrak fitoplanktona eta zooplanktona izan ziren izokinak eta amuarrainak sartu zituzten arte.
Aintziraren ertzetan izeiak eta piceak dira nagusi.
Iruditegia
-
Mashū aintzira.
-
Mashū aintzira neguan.
-
Satelite irudia.
-
Kamui mendia.
Ikus, gainera
Kanpo estekak