María Martín Escudero (Portugalete, Bizkaia, XX. mendea) bizkaitar dantza klasikoko dantzaria da. 2013an Dantza eta Hezkuntzako Sari Nazionala jaso zuen ikasleen errendimendu akademikoagatik. 2016 urtean Espainiako Balet Nazionaleko dantza-taldean hasi zen.
Biografia
Dantza klasikoan hasi zituen ikasketak Santurtziko (Bizkaia) Aiko Estudioan. Dantza Klasikoko ikasketak Donostiako Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorioan (1993-2002) egin zituen. Dantza garaikidearen prestakuntzarekin jarraitu zuen Bilbon, Bego Krego, Matxalen Bilbao eta Blanca Arrietarekin, eta Londres, New York eta Luxenburgon besteak beste.[1]
M.E.C.ren beka izan zuen. 2004an, Bruselan (Belgika) jarraitu zuen, besteak beste, Iñaki Azpillaga, Joanne Leighton, Jason Beechey, Germán Jáuregui eta Marielle Moralesekin.[1]
Dantzari ibilbidea
Hainbat konpainiatan aritu zen dantzari: Mala Hierba (Brusela), La Dinamika (Bilbo) “Tira del hilo” eta “Animaliak”, Cía konpainietan aritu zen dantzari. Matxalen Bilbao “Haiku”, Cía. Organik χ-Antzerkia “Malditas” eta “In corpore sano”. Krego-Martin Danza konpainiarekin BAD 2011 Jaialdian, “Así y restar” saioan. “Bilbao-Bilbao” (2010), Cía. Ester Forment (Bartzelona), besteak beste. Gainera, koreografo eta dantzari gisa parte hartu du Maspalomasko Lehiaketa Koreografikoan (V. eta X. edizioa) eta Madrilgo Lehiaketa Koreografikoan.[1][2]
2011n, Krego-Martin Danza konpainia sortu zuen, Bego Kregorekin batera.[3] 2013ko martxoan, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako “Spaceko Zarama” familia-dantzako ikuskizuna estreinatu zuten.[4]
Mariemmako Errege Kontserbatorio Profesionalean amaitu zituen ikasketak, eta ohorezko aipamena lortu zuen. Koreografia eta interpretazioaren espezialitateko prestakuntza zabaldu zuen, Madrilgo María de Ávila kontserbatorioan.[5]
Aída Gómezen konpainian hasi zen dantzari profesional gisa, Almas, Permíteme Bailarte eta Carmen ikuskizunetan.[6][7][8] Compañía Ibérica Danza, Compañía Sangre y Raza eta Paloma Gómezen konpainian jarraitu zuen, Antonio Pérez, Carlos Vilán, Dani Doña, José Antonio, Manuel Díaz eta Manuel Liñán koreografiek sortutako koreografiak interpretatzeaz gain.[5]
2016ko irailean, Espainiako Balet Nazionaleko Dantza Taldean sartu zen, Antonio Najarroren zuzendaritzapean.[5]
Sariak eta aintzatespenak
- Dantza eta Hezkuntzako Sari Nazionala ikasleen errendimendu akademikoari. Arte eta lanbide ikasketak, Dantza modalitatean, 2013an.[5]
- Madrilgo IX. Dantza Maratoiko lehen saria.[5]
- VI. Nazioarteko Dantza eta Arte Eszenikoen Lehiaketan, ADEA Alcobendasen (Madril).[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak