María Dolores de Cospedal García (Madril, 1965eko abenduaren 13a) espainiar jurista (Estatuko abokatua da ogibidez) eta politikoa da. 2016tik Defentsako ministroa da. Alderdi Popularreko Idazkari Orokorra da, alderdiko XVI. Kongresu Nazionalak bera aukeratu baitzuen. 2011 eta 2015 bitarte, Gaztela-Mantxako Juntako lehendakari izan zen.
Uxue Barkosi egindako irainen agerraldia
2017ko martxoan, Espainiako parlamentuko agerraldian, Zaragozako militar batzuek Iruñean Nafarroako presidenteari oihukatutako irainak ("puta") zirela eta, irainak gaitzetsi zituen, baina aldi berean eta militar horien 'adierazpen askatasuna' defendatu zuen. Erantzun berean, gogor kritikatu zuen Euskalduna naiz, eta zu? ETBko telebista saioan espainiar izateari buruz azaldutako umorezko iritzi batzuk.[1]
Villarejoren elkarrizketen kasua
2022ko abuztuan, Cospedalek Villarejo poliziaburu ohiarekin izandako elkarrizketa batzuk azalera atera ziren. Bertan, agertzen zen presioa egiten ziotela poliziari, betiere legez kanpoko metodoak erabiliz, bere informazioak manipula zitzan PPri kalte ez egiteko eta alderdi horretako buruzagiek egin omen zituzten delituak ezkutatzeko, eta legezko prozedura judiziala hausten zutela. Gainera, Espainiako Presidenteari buruz hitz egiten zuten audioetan.[2] Espainiako auziak zer egin itxoiten daude gaur egun.[erreferentzia behar]
Erreferentziak
Kanpo estekak