Martyna Swatowska-Wenglarczyk (Polonia, 1994ko uztailaren 8a) eskriman lehiatzen den poloniar kirolaria da, ezpata modalitatean espezialista. [1]
2024ko Parisko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta brontzezko domina bat lortu zuen taldekako proban (Aleksandra Jarecka, Renata Knapik-Miazga eta Alacja Klasikekin batera). [2]
Munduko Eskrima Txapelketan bi domina irabazi zituen, 2022 eta 2023 urteetan, eta brontzezko domina bat 2022ko Europako Eskrima Txapelketan. 2023ko Krakoviako Europako Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen banakako proban. [3]
Nazioarteko palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak