Martxa baten lehen notak Mikel Laboaren abestia da, Joxan Artzeren hitzekin 1980an Lau-bost albumean plazaratu zuena.[1][2] Jatorriz abesti hau Bertolt Brechten olerki baten hitzen euskarazko egokitapena omen da.[erreferentzia behar]
Franco hil ondorengo giro eraldatzailean, kalean era askotako "martxak" entzuten dira: Mikel Laboak bizirik irauteko borrokan ari diren herri txikientzako martxa bat sortu nahi zuen. Martxa berri bat, gizakien eta herrien arteko elkartasunaren ideiaren aldekoa, herri eta gizaki bakoitzari dagokion begiramena eta ezagutzatik abiatuta. Joxan Artzeri eskatu zion hitzak idazteko. Kanta hau da emaitza, 1980an grabatu zuen Laboak.[3]
-
-
"Eguzkiak urtzen du goian...
-
"...gailurretako elurra..."
-
"...uharka da jausten ibarrera..."
-
Bertsioak
Mikel Laboaren hiru diskotan azaltzen da abesti hau. eta Mikel Laboaz gain badira beste hainbat bertsio; besteak beste abeslari hauek grabatu dute: Aire Ahizpak,[4] Arkaitz Miner, Herri Oihua, Iheskide, Oreka TX, Igelaren Banda, Mikel Urdangarin, Pier Paul Berzaitz, eta Morau,[5]
Hitzak
Honela hasten da:[3]
- Eguzkiak urtzen du goian
- gailurretako elurra
- uharka da jausten ibarrera
- geldigaitza den oldarra.
Honela bukatzen da:
- Bakoitzak urraturik berea
- denon artean geurea
- etengabe gabiltz(a) zabaltzen
- gizatasunari bidea.
- Inon ez inor menpekorikan
- nor bere buruaren jabe
- herri guztiak bat eginikan:
- ez gabiltza gerorik gabe.
- Batek goserikan diraueino
- ez gara gu asetuko
- beste bat loturik deino
- ez gara libre izango.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak