Martin Ritter

Martin Ritter
Governor of Liechtenstein (en) Itzuli

1918ko azaroaren 7a - 1918ko abenduaren 7a
Leopold Freiherr von Imhof - Josef Peer
Bizitza
JaiotzaMauren1872ko martxoaren 3a
HeriotzaInnsbruck1947ko maiatzaren 8a (75 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Martin Ritter (Mauren, 1872ko martxoaren 3aInnsbruck, 1947ko irailaren 5a) liechtensteindar abokatu eta politikaria izan zen. Liechtensteingo gobernuburua izan zen 1918ko azaroaren 7tik abenduaren 7ra.

Bigarren mailako ikasketak Tirolen egin zituen eta Zuzenbidea ikasi zuen Innsbruck, Viena eta Grazeko unibertsitateetan. Azken horretan 1902an abokatu-azterketa egin zuen.

1898an barrutiko epaile postua eskatu zuen Vaduzen. 1905ean eta 1917an postu bat eskatu zuen Liechtensteinen gobernuan. Eskaera horiek guztiak ukatu egin ziren, eta 1905ean Innsbruckera joan zen, abokatuen bulegoa ireki zuen, eta Liechtensteinen nazionalitateari uko egin zion. 1917ko urrian zailtasunak izan zituen galdutako herritartasuna berreskuratzeko.

Lehen Mundu Gerran, Ritter Leopold Freiherr von Imhofen gobernuaren aurka agertu zen eta Wilhelm Beckekin bat egin zuen gobernuaren aurkako oposizioan. 1918ko otsailean Herriaren Alderdi Sozial Kristauaren sorreran parte hartu zuen.

1918ko azaroaren 7an, Ritter, Beck eta Fritz Walserrek estatu-kolpea eman zuten parlamentuan, Imhof austriarraren gobernuaren aurka. Boterea Ritter buru zuen Behin-behineko Batzorde Betearazle bati transferitu zitzaion. Herritarrek kolpea babesten dute Imhof egoera ekonomiko zailaren erruduntzat jotzen zutelako.

Hilabete baten ondoren, Batzordea desegin egin zen. Ritterrek politika utzi eta Innsbruckera itzuli zen.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.