Martin Otxoa de Kapanaga[1] edo Martin Otsoa Kapanaga[2] (Mañaria, ? - 1661eko otsailaren 8a) bizkaitar idazlea izan zen. Bere jaioterriko apaiz eta Durangoko gramatikako irakaslea izan zen. Jerónimo de Ripalda jesuitaren Exposición breve de la doctrina christiana con el examen de conciencia y acto de contrición, ejercicios cuotidianos, significaciones de los ornamentos sagrados y misterios de la misa obra eman zuen argitara 1656an.[2] Testua bi zutabetan dago eratua: ezkerrekoa gaztelaniaz dago, eta eskuinekoa euskaraz (bizkaieraz). Liburuaren lehen atala Ripaldaren katiximaren itzulpena da.
Erreferentziak