Martin Jose Mugiro Agirrebarrena (Aldatz, 1906 - Iruñea, 1983ko martxoaren 1a), nafar atleta eta futbolaria izan zen. 1922-23 denboraldian hasi zen Osasunan jokatzen, eta 1935-36 denboraldira arte aritu zen.[1] 1931-32 eta 1932-33 denboraldietan taldeko entrenatzailea ere izan zen,[2] eta orduan lortu zuen klubak lehenbiziko aldiz bigarren mailara igotzea.[3] Xabalina jaurtiketan ere nabarmendu zen.[4] Espainiako Gerra Zibilean jasandako zaurien ondorioz, futbola utzi behar izan zuen.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak