Espainiako selekzioarekin nazioartekoa izan da 2007tik 2019ra, guztira 90 deialdi. Lau urtez, Espainian nazioartekotasun gehien zuen jokalaria izan zen, 2021ean Alexia Putellasek bere marka gainditu zuen arte.[1]
Espainiako futboleko jokalari sarituenetako bat da, eta bere ibilbidean zehar sei liga eta hamar kopa irabazi ditu .[2]
Biografia
Mataron jaio zen. Futbolarekin lotutako familia batekoa da. Aita, osabak eta neba ere jokalariak ditu.[3] Txikitan tenisean jokatu nahi zuen arren, futbola aukeratu zuen gero. Eskolan hasi zen 7 urterekin, eta 12 urterekin Reial Club Deportiu Espanyol-en (RCD Espanyol) sartu zen, non emakumezkoen futbol-talde bat zegoen.[4] Futbolari lana unibertsitateko ikasketekin uztartu zuen eta biologian lizentziatu zen.[5]
Ibilbidea
Futbolari
Bere eskolako futbol taldean hasi zen, Mataróko CF Salesians taldean, eta denboraldi erdian BartzelonakoRCD Espanyoleko beheko kategorietan ibili zen, alebin eta haur-kategorian debuta eginez. Garai hartan mutilekin jolastu behar izan zuen, ez baitzegoen emakume-talderik; 14 urte zituela, Superligan egin zuen debuta eta klubaren funtsezko jokalaria bihurtu zen.
RCD Espanyol
2004. urtean, Espanyoleko beheko kategorietan jokatu ondoren, bere unea iritsi zitzaion eta nagusien jokalekura pasatu zen, Superligako lehen taldearekin jokatzeko. Talde horretan arrakasta handia izan zuen.
2007ko azaroaren 25ean egin zuen debuta Espainiako emakumezkoen futbol-selekzioan, Shrewsburyko (Ingalaterra) Europako Txapelketako sailkapen-faseko partida batean.[7] Espainiako Selekzioko hasierako kategoria guztietan jokatu zuen, Espainiako Lehen Mailako Selekzio Absolutura iritsi baino lehen. Absolutuarekin 2015ean Kanadako Munduko Txapelketan (2015) parte hartu zuen eta 2019ko ekainean Frantziako Munduko Txapelketan, non selekzioaren kapitaina izan zen.[8] 2019ko abuztuan adierazi zuen selekziotik erretiratzen zela.[3]
Kataluniako futbol-selekzioa
Espainiako selekzio autonomikoen txapelketa 4 aldiz (2003, 2004, 2005, 2006) irabazi zuen; 14, 17 eta 18 urtez azpikoetan eta Kataluniako selekzio absolutuarekin ere jokatu zuen.[8]
Estatistikak
Klubak
2022ko maiatzaren 29an jokatutako azken partidan eguneratua.
Torrejonek emakume askok futbolean jokatzeko izan dituzten oztopoak gainditzeko egindako lanak nabarmendu ditu, duela urte batzuk kirol horretan aritzeko zailtasunak baitzeuden. Azaldu zuenez, eskolan talde mistoetan jolasten hasi zenean, maiz entzuten zuen "futbola ez da neskentzat" esaldia. Egun, berdintasunaren aldekoa da. Emakumezkoen futboleko erreferenteen artean, Raquel Cabezón aitzindaria aipatzen du. Cabezón Espanyoleko kapitaina zen Torrejón 12 urterekin talde horretara iritsi zenean. Beste erreferente batzuk ere izan ditu, besteak beste, Sandra Vilanova, Érika Vázquez eta Vanesa Gimbert.