Marta Frías Acedo

Marta Frías Acedo
FIFA referee (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta Frías Acedo
JaiotzaCáceres, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria eta futbol arbitroa
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Marta Frías Acedo (Villamesías, Cáceres probintzia, Extremadura, 1980ko urriaren 29a) cacerestar futbol-arbitro ohia, Espainiako Emakumezkoen Futboleko Lehen Mailakoa. Aragoiko Arbitroen Batzordeko kidea da.[1] Emakume- arbitro aitzindarietako bat da. 21 urtetan arbitro lanetan jardun ostean, 2023ko otsailaren 4an Lezaman (Bizkaia), Athletic Club eta UDG Tenerifen artekoa izan zen bere azken neurketa profesionala.[2][3][4][5]

Ibilbidea

2017an, Espainiako emakumezkoen futboleko maila gorenera igo zen, Espainiako Emakumezkoen Futboleko Lehen Maila emakume-arbitroek baino ez zuzentzeko sortu zenean.[6][7][8]

2017ko irailaren 2an egin zuen debuta, Emakumezkoen Lehen Mailan, Real Club Deportiu Espanyol (RCD ESpanyol) Betisen aurka (1-0) jokatu zuen partidan.

2021eko urtarrilaren 16an, 2020/2021eko Espainiako Superkopako finalaren buru izan zen Atletico Madrilen eta UD Levanteren arteko partidan (3-0).

Denboraldiak

Kategoria Herrialdea Urtea
Lehen Maila España 2017-

Banakako sariak

Bereizketa Urtea
Zaragoza Saria Emakumea eta Kirola[9] 2017
Epaile onena[10] 2019-2020

Erreferentziak

Kanpo estekak