Marta Cardona de Miguel (Zaragoza, Espainia, 1995eko maiatzaren 26a) futbolaria da. Real Madrid taldean jokatzen du, bizkarrean 11 zenbakia izanik.[1] Txikitan golfeko Espainiako txapeldun izan zen; gerora, futbola aukeratu zuen bere kirol nagusitzat.
Ibilbidea
Areto futbolean eman zituen bere lehen pausoak.
Klubak
Zaragoza
Zaragozako B taldean hasi zen jokatzen 2010ean. Hiru urtez aritu zen han, eta 2012/2013 denboraldiaren amaieran lehen taldearekin debutatu zuen. 2007. urtea arte jardun zuen Zaragozako lehen taldean.
Levante
2017/2018 denboraldia Levante taldean egin zuen.[2]
Reala
2018/2019 denboraldian Realak fitxatu zuen,[3] eta 2019ko maiatzaren 11n klub horrekin Erregina Kopako titulua lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen, eta Reala 2-1 emaitzarekin irabazi zuen.[4]
2019ko abuztuan, Realarekin Euskal Herriko Kopa irabazi zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 gailendu ostean.[5]
2020ko otsailean, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen, Salamancan. Finalerdietan Levanteri gailendu zitzaizkion; finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu ziren.
Real Madrid
2020 urtean, Real Madrid taldeak fitxatu zuen (emakumezko Real Madrid taldearen lehen urtean).
Espainiako Selekzioa
2019an Espainiako selekzio nagusitik deia jaso zuen, bai eta debutatu ere.[6]
2020ko martxoan, SheBelieves kopa jokatu zuen. Taldeak lehiatu zituen hiru partidetan parte hartu zuen; bitan, titular gisa. Txapeldunorde geratu ziren.[7]
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak