Marta María Alonso Roldán (Lodosa, Nafarroa, 1974) nafar ikertzailea da, onkologia pediatrikoan espezializatua.[1] Garuneko tumoreetarako terapia biologiko berriak aztertzen ditu Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroan (CIMA).[2]
Biografia
Prestakuntza
Nafarroako Unibertsitatean Biologia Zientzietan lizentziatu ondoren, Osasun Zientzietako doktoretza egin zuen eta tesiaren izenburua Análisis y caracterización del proceso de muerte celular inducido por derivados de benzo(b) 1,1 dioxidosulfonamida con actividad antitumoral izan zen. Ondoren Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntzako master bat egin zuen.[3][4]
Doktoratu ondoko prestakuntzak Anderson Cancer Centerren (Houston, Texas) jarraitu zituen, eta zazpi urtez egon zen Juan Fueyo eta Candela Gómez-Manzano doktoreen laborategian.[5] 2008an Junior Fakultatibo lanpostu bat lortu zuen.
2009. urtearen amaieran, Espainiara itzuli zen, eta Nafarroako Unibertsitate Klinikako bere ikerketa-taldearen buru izan zen Ramón y Cajal kontratuarekin.
Ikerketa
Alonso doktoreak onkologia pediatrikoa aukeratu zuen, maila altuko haurren garuneko tumoreek eragiten baitituzte heriotza gehien populazio-talde horretan. Ohiko terapiak haurrak sendatzea lortzen ez duenez eta sendatzen direnek ondorio larriak izaten dituztenez, Alonso tratamendu berriak bilatzen ari da.
Bere ikerketa-proiektuaren helburua da haurrentzako garuneko tumoreetarako terapia berriak garatzea. Tumore-zelulak zelula arruntetatik bereizteko gai den birus adimendun bat ikertzen ari da bere taldea. Izan ere, birus hau helduen klinikan badago eta nahiko emaitza itxaropentsuak eman ditu; horregatik, haurretan probatu nahi dute.[6]
Nafarroako zientzialariaren hitzetan,
«Karrera honetan, "erronka nagusia gu geu gara, bizitzaren alderdi guztietan %100 eskatzen dugu eta hori ezinezkoa de".[7] Bide horretan interesa duen neskato bati zera bati esango nioke "mundu liluragarria dela, betetzen zaituela, baina, aldi berean, erronkaz eta zalantzaz beteta dagoela". »[8]
Alonso adenobirusa erabiltzen ari da bere ikerketan, 24-RGD delta, katarroen ohiko eragilea. Ez da bereziki gogorra, eta ez du ia albo-ondoriorik.[9]
Argitalpenak
Alonso doktoreak berrogei artikulu, berrikuspen eta liburu-kapitulu baino gehiago argitaratu ditu, nazioarteko foroetan bere ikerketen emaitzak aurkeztu ditu eta hainbat sari jaso ditu.[10]
Bekak eta sariak
- 2013an L'Oréal-UNESCOren "For Women in Science" beka.[11] Alonsoren esanetan
"L'Oréal-UNESCO programakoak bezalako ikerketa-poltsa batek lanean jarraitzeko gogoa ematen du. Zure lana edo ibilbidea Espainian aitortzeak morala eta aurrera egiteko gogoa sortzen ditu. Ikerketa-karrera laneko ziurgabetasunez, proiektuetarako finantziazioa bilatzeaz, baztertutako artikuluez... beteta dago, eta honelako sari batek edozeini pizten dio morala".[8]
- 2018an Europako Ikerketa Kontseiluaren 'Consolidator grant'. Beka garuneko tumoreetan duen ikerketa-lerroa indartzeko da.[5]
- 2018an Nafarroako Landa Inguruneko Familia eta Emakumeen Elkartearen 'Mujer Rural' (Emakume Landatarra) saria.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak