Marsoak

Talde etniko infotaulaMarsoak
Motatalde etniko historiko
Hizkuntzamarsoen hizkuntza
PeriodoAntzinate klasikoa
Hedapen mapa

Marsoak (latinez: marsi, antzinako grezieraz: mάρσοι - ggb "marsoi"-) Italiako erdialdeko herri bat zen, erromatarren garaian Fucino lakuaren inguruan bizi zena. Ekialdean pelignoak zituen, iparraldean sabinarrak eta vestinoak, eta mendebaldean eta hegoaldean ekuoak, hernikoak eta volskoak. Jatorriz sabinarrak ziren eta marrucinoan, pelignoen eta vestinoen ahaideak.

Historian K.a. 340an agertu ziren, Erromaren aliatuak zirenean, pelignoak bezala, eta erromatarrei bidea eman zieten Samnio eta Campaniarantz. Bigarren gerra samnitarrean neutral mantendu ziren (K.a. 311), erromatar armadak bere aliatu vestinoak erasotu zituenean, baina K.a. 308. urtean jada Erromarekin gerran zeuden, eta ez da ezagutzen zergatik parte hartu zuten. K. a. 304an, marsoek, marrukinoek, vestinoek eta pelignoek Erromarekin itun bat egin zuten ekuoen porrotaren ondoren.

K. a. 301. urtean, marsoak matxinatu egin ziren erromatarrek Carseoli kolonia sortu zutenean bere lurraldearen mugan, baina erraz garaituak izan ziren, eta Plestina, Milionia eta Fresilia hiriak konkistatu zituzten erromatarrek. Bi herrien artan bakea sinatu eta volskoek beren lurraldearen zati bat utzi behar izan zuten ahien eskuetan. Hori kenduta, itunaren baldintzak nahiko onargarriak izan ziren. Ordutik aurrera, Erromaren etengabeko aliatuak izan ziren, eta armada erromatarrei soldadu laguntzaileak eman zizkieten.

K. a. 225ean, Polibiok marsoak, marrukinoak, vestinoak eta frentanoak multzo berean sartzen ditu bere azalpenetan, eta talde horretatik kanpo uzten ditu pelignoak. Dionisio Halikarnasokoak Asculumeko batailan marrukinoak, pelignoak eta fentanoak erromatarren aliatu bezala aipatzen ditu, baina ez ditu marsoak eta vestinoak izendatzen. Silio Italikok dio Erromaren aliatuak izan zirela Cannaseko guduan. Enniok, berriz, pelignoekin eta vestinoekin lotzen ditu.

Anibalek bere lurraldea suntsitu zuen bigarren gerra punikoan, baina Erromarekiko leial iraun zuten eta K.a. 205ean Eszipion Afrikarrak Afrikara egindako espedizioan parte hartu zuten soldadu multzo batekin.

Gerra Sozialean Italiako konfederatuen gune nagusia osatu zuten, eta horregatik, autore askok "Marsiar gerratea" (Bellum Marsicum)[1] izena eman izan diote Gerra Sozialari. Quinto Popedio Silo, gerra kontatu zuen idazleetako bat, marsoa zen. Picentiarren ondoren, marsoek armak hartu zituzten, eta haiekin batera arriskuan zeudenak, marrukinoak, vestinoak, frentanoak, samnitak eta lukanoak joan ziren. Marsoek Alba Fucens (K.a. 91), erromatar kolonia eta gotorlekua, setiatu zuten, baina Publio Rutilio Lupo erromatar kontsula har jo eta atzera bota zituen (K.a. 90).

Marko Perpenna Ventok zuzendutako erromatar dibisio bat deuseztatua izan zen gerraren hasieran; Tito Vetio Catok gidatutako aliatuek Perpenna kontsula garaitu eta hil zuten. Gaio Mariok, Rutilioren legatu bezala bidalia, egoera zuzentzea lortu zuen eta marsoen gaineko garaipen erabakigarria lortu zuen, iturrietan aipatzen ez den leku batean gertatu zena. bertan, marsoek eta bere aliatuek 6.000 gizon galdu zituzten eta Herio Asino, marsoen burua hil zen. Hala ere, Gaio Mariok ezin izan zien marsoei aurre egin, Pompedio Silok blokeatutako bere kanpamentuan egon behar izan baitzuen. Gainera, borroka berri batek ez zuen emaitza erabakigarririk izango. Marsoek Quinto Servilio Cepion, Marioren ordezkaria, suntsitu zuten, baina, ondoren, erromatarrek garaitu zituzten, nahiz eta borroka hori ez zen erabakigarria izan.

Marsoen konfederazioaren K.a. 89. urteko zilarrezko denarioa, Aliatuen gerrtean (K.a. 91-88). «Italia» legenda idatzita dago hizkuntza oskoan.

K. a. 89. urteko kanpainan, Marcus Porcius Cato Licinianus kontsulak marsoak eta bere aliatuak garaitu zituen, baina Fucino lakutik gertu egon zen bataila batean hil zen. Erromatar hiritartasuna italiarrei lege baten bidez emateko erabakiak errebeldeei beren aldarrikapen nagusia kendu zien eta desadostasunak hasi ziren. Cneo Ponpeio Estrabonen eta bere ordezkari militarra zen Sulpizioren operazio militar arrakastatsuen ondorioz marsoek, vestinoek eta pelignoek men egin zuten. Marsoek matxinatuta jarraitu zuten, baina behin eta berriz porrot egin zutenez, azkenean errenditu egin behar izan zuten. Borroka setatsua izan arren, erromatar hiritar izateko onartuak izan ziren, baldintza onetan, gainera.

Hurrengo urteetan, marsoen herria testuetatik, eta ondorioz, Historiatik, desagertu zen. Hala eta guztiz ere, denbora batez bere izaera markatuta utzi zuten inguru hartan. Sergia tribu erromatarrean sartu zituzten. Augustoren garaian, Italiako laugarren eskualdea (Regio IV Samnium) geratu ziren.[2]

Julio Zesarren eta Ponpeioren arteko gerra zibilean, azkenaren aldekoak izan ziren. Luzio Domizio Enobarbok Corfinium okupatzeko erabili zituen hogei kohorteak marso pelignoen artean erreklutatuak izan ziren. Vespasianoren eta Vitelioren arteko gerran, lehenengoaren alde egin zuten.

Marsoen izena ez zen ahaztu mendetan zehar. Adibidez, bere lurraldeak, kristau garaian, Marviumen egoitza zuen gotzain bat zuen (Obiscopus Marsorum), XVI. mendean Pescinara aldatu zena.

Italiako Erdi Aroko eta pizkundeko Colonna familia erromatarrak Marsoen konde titulua zeraman.

Ezaugarriak

Autore klasikoak marsoak deskribatzen dutenean, beren borrokarako ausardiaz hitz egiten zuten. Eta aipatzen zuten ere, magian eta sorginkerietan bereziki sinesten zutela, zehazki narrasti pozoitsuen magian, animali horiek kaltegabeak bihurtzeko. Ahalmen hori, beren jatorrien mitoaren arabera, Circe sorginaren edo bertako Angitia jainkosaren (Zirtzeeren ustezko ahizpa) ondorengoak izateari zor zioten. Ahalmen horiek ez ziren banakakoak, nazio osoari zegozkionak baizik, Silio Italikoren idazlearen esnetan.

Marssoen hiri nagusia Marruvium izan zen, seguruenik benetan hiri bakarra zena. Vicus edo gaztelu txikiak izan behar zuten beste batzuk izendatzen dira iturrietan. Plinio Zaharrak Anxantia edo Anxantini aipatzen ditu, Antinum (antinateak bizi ziren bertan) eta Lucus (luzenteak bizi ziren bertan) edo, hobe, Lucus Angitiae (gaur egun Luco dei Marsi dena). Klaudio Ptolomeok Aex (Αἴξ), aipatzen du, Anxantia izenaren aldaera okerra, ziurrenik. Ibilbide erromatarretan[3] Cerfennia agertzen da Via Valeria galtzadan.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Arrayás Morales, Isaías; Heredia Chimeno, Carlos. (2019). «En torno a la violencia silana sobre los itálicos. ¿Un efecto del Bellum Sociale?» Actes du Groupe de Recherches sur l’Esclavage depuis l’Antiquité 38 (1): 197–221. (kontsulta data: 2026-03-31).
  2. Encyclopædia Britannica: Sharply distinguished from Italy were the provinces of the empire.. .
  3. "Erromatar ibilbideak" dira: Antoninoren Ibilbidea, Ravenako kosmografia, Peutingerren taula, eta beste.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.