Eszipion Afrikarra

Eszipion Afrikarra

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 205 - K.a. 205
edil


Erromatar gobernadorea


Erromatar zentsore

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 235
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaLiternum (en) Itzuli, K.a. 183 (51/52 urte)
Familia
AitaPublio Kornelio Eszipion
AmaPomponia
Ezkontidea(k)Emilia Tertzia
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaCornelius Scipio
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
greziera
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Gerra Punikoa
Roman–Seleucid War (en) Itzuli

Publio Kornelio Eszipion Afrikarra[1][2] (latinez: Publius Cornelius Scipio Africanus Major; Erroma, K.a. 235Liternum, K.a. 183) jeneral erromatarra izan zen. Kartagoko Hanibal garaitu zuen Bigarren Gerra Punikoan. Honi esker Africanus edo Afrikarra goitizena irabazi zuen.

Erromako militar handienetakoa izan zen, agian Julio Zesarren mailakoa. Ez zuen sekula santan bataila bat ere galdu. Estrategian abila, soldaduei konfiantza ematen zien. Izan ere, Jainkoen laguntza jasotzen zuela uste zen. Baliteke Eszipionek berak hala sinistea. Hanibalen esanetan, Eszipion garaitu izan balu, Historiako jeneral handienen artean (Alexandro Handia eta Epiroko Pirro) kokatuko zuen bere burua. Horretaz gain, Eszipion kultura handiko hizlaria izan zen. Grezieraz hitz egiteko eta irakurtzeko gai zen.

Iturriak

Polibio historiagile greziarraren Historiak bilduman aurkitzen dira Eszipion Afrikarraren inguruko aipamen zaharrenak. Eszipion Emiliano ilobaren sekitoaren parte zen eta Eszipion Afrikarraren alargunarekin, alabekin, suhiarekin, koinatuarekin eta Cayo Lelio lagunarekin harreman handia zuen. Polibiok Eszipion Afrikarraren biografia egin zuen, haren ibilbide militarraren hasieratik (K.a. 218) epaiketaraino (K.a. 180).

Tito Livio historialari erromatarrak Ab Urbe condita liburuan Erromaren historia kontatzen du eta Eszipionen biografiak zati garrantzitsua hartzen du.

Eszipion Afrikarraren pasadizoak kontatzen dituzten beste historialari batzuk, Valerio Maximo (K.a. I. mendea), Apiano greziarra (K.o. II. mendea) eta Aurelio Victor (K.o. IV. mendea) dira.

Biografia

Hastapenak

Publio Kornelio Eszipion K.a. 236. urtean jaio zen Erroman. Aita Publio Kornelio Eszipion zen eta ama Pomponia[3]. Kornelio Eszipion patrizio familia garrantzitsuenetakoa zen, familian kontsul eta zensor ugari izanak baitziren. Aita kontsula izan zen 218. urtean, aurrez Gneo osaba izan zen kontsula 222. urtean, eta Pomponia amaren bi anai ere kontsulak izanak ziren 233 eta 231. urteetan[3].

Bigarren Gerra Punikoa K.a. 218. urtean hasi zen, Erromak Hanibali Hispaniako Saguntumetik ateratzeko ultimatuma eman eta hark uko egin zuenean. Hanibalek Italia konkistatzeari ekin zion eta aita kontsulak eta Eszipion semeak aurre egin zioten Ticinus ibaiean, gaur egungo Pavia hiriaren inguruan[4].

Bi urte beranduago Eszipionek tribuno militar gisan Cannaeko guduan borrokatu zuen eta emaitza desastrea izan bazuen ere bizirik atera zen. 213an curule aedile aukeratu zuten eta Marcus Cornelius Cethegus lehengusuaren zerbitzari bihurtu zen[5].

Hispaniako kanpaina

K.a. 211. urtean Publio Kornelio Eszipion aita eta Gneo Kornelio Eszipion Burusoila osaba ziren Hispanian erromatarren legioen gidari. Bigarren Gerra Punikoak zeramatzan zazpi urteetan anai biek lortu zuten erromatarrek kartagotarren lurralde zabalak eskuratzea. 211n anai biek indarrak bitan zatitu zituzten Kartagotarren hiru armada bereiziri erasotzeko eta erromatarrek porrot handia jasan zuten[4].

Senatuak Eszipion semeari eman zioten orduan Hispaniako armaden agintea, prokontsul izendatuz. Iberiar penintsularen ipar-ekialdea defenditzeko agindua eman zioten arren Eszipionek Carthago Nova setiatzea erabaki zuen K.a. 209. urtean. Kartagotarren armadak penintsulan sakabanaturik zeudenez ez ziren garaiz iritsi eta Eszipionek hiria setiatu ondoren hiru aldetatik batera erasotu eta kartagotarren hiri nagusia eskuratu zuen. Hiria ez harpilatzeko eta biztanleak ez hiltzeko agindua eman zuen orduan eta Eszipionen inguruko kondaira sortzen hasi zen orduan[4]. Historiagileen ustetan Carthago Novaren konkistak Bigarren Gerra Punikoa erromatarren alde bideratu zuen, kartagotarrek Hispanian zuten hiri eta portu garrantzitsuena galdu baitzuten eta bestalde erromatarrek inguruko herri iberiarren leialtasuna eskuratu baitzuten[6].

K.a. 208an Eszipionen agindupeko armadak Hasdrubalen kartagotarren aurka borrokatu zuen Baeculako guduan eta erromatarrak garaile atera baziren ere Hasdrubalek ihes egitea lortu zuen eta Pirinioak zeharkatu ondoren Italiarantz jo zuen Anibal anaiarekin bat egin nahian, baina bi kontsulen ejerzitoak bidera atera eta Metauroko guduan kartagotarrak garaitu eta Hasdrubal hil egin zuten[4].

K.a. 206an Eszipionek Guadalquivirreko sakonunea konkistatu zuen, erromatarrek Baetis deitzen zutena, eta urte berean Hispanian azken gudu bat egingo zuen kartagotarren aurka, Ilipako gudua. Eszipion berriz garaile izan zen eta kartagotarren ejerzitoa erabat suntsiturik gelditu zen. Horren ondoren kartagotarren Hispaniako hiriak bata bestearen ondoren erori ziren. Hispalisetik (gaur egungo Sevilla) gertu Italica hiria sortu zuen, gerora errmoatar enperadore batzuen jaioterria izango zena[7].

Hispania erabat kontrolpean zuelarik Erromara itzuli zen. Ez zuen garaipenaren omenaldirik izan ordea[5].

Afrikako kanpaina

K.a. 205. urtean kontsul izendatua izan zen erabateko onarpenez, kargu horretarako gazteegia izan arren. 31 urte zituen[8]. Afrika esleitu ziezaioten eskatu zion Senatuari, bestela karguari uko egingo ziola mehatxatuz. Fabio Maximo princepsak aurka egin bazuen ere Senatuak men egin eta Sizilia zeharkatzeko baimena eman zion Afrikara iristeko[9]. Ez zioten ordea soldadu gehigarririk eman eta bolondresen ejerzito bat osatu zuen, Italian haren alde zituen 7.000 gizon eta 30 gerraontzi hain zuzen ere, Tito Livioren esanetan. Bere kontsul denboraren gehiengoa Sizilian pasa zuen Afrikako inbasioaren prestaketatan. Urte hartan Locri hiria bereganatu zuen eta Pleminius utzi zuen bertako agintari. Hark ordea hiriko tenplua harpilatu eta bi tribuno militar torturatu eta hil zituen eta atxilotua izan zen. Eszipion bera ere nahasturik ote zegoen esan zen baina hurrengo urtean auzi horretatik libre utzi zuten[8]. Eszipionen imperiuma (kontsulaldia) Afrikako gerra amaitu artean luzatu zuten.

Publio Kornelio Eszipionen agindutara erromatarrek Afrika iparraldea inbaditu zuten K.a. 204-203 artean.

Afrikara salto egin eta Utika hiria setiatu zuen, neguan kartagotarrekin negoziatzeko helburuaz[5]. Negoziaketak egiten ari ziren bitartean etsaien kanpalekuen mapa osatu zuen eta gau batez erasotu eta etsaien kopuru handi bat hil zuen[4]. Lautada Handietako guduan egin zuten borroka bi armada handiek eta Numidiako Sifax errege boteretsua harrapatu ondoren Eszipionek Masinisa ezarri zuen errege. Masinisa Numidiako erregea izana zen eta kartagotarren alde Eszipionen aurka borrokan aritu zen Hispanian, baina galtzaile atera zen eta Eszipionen aliatu bihurtu zen.

Kartagotarrek Hanibal eta Mago generalak bildu eta Eszipionen armadari eraso zioten Utika inguruko uretan borrokatzera behartu zuten, baina Eszipionek ontzi gutxi galdu zituen eta bake negoziazioak behartu zituen. Kartagotarrek onartu zuten Mediterraneo itsasoertzean zituzten lurrei uko egitea, Masinisaren erresuma onartzea eta gerra indemnizazio bat ordaintzea.

K.a. 202an Eszipionek azken eraso bat jo zuen eta erromatarrek Kartago konkistatu zuten. Masinisak 4000 zaldun eta 6000 infante eman zizkion Zamako guduan Hanibali aurre egiten laguntzeko. Masinisaren zalditeria erabakiorra izan zenez Masinisa bera bihurtu zen Kartagoko errege[10].

Erromara itzuli zenean garaipen omenaldi handi bat egin zioten Hanibal, Kartago eta Sifax garaitzeagatik eta ordutik aurrera "Afrikarra" ezizenaz ezagutuko zen Eszipion[5]. Zilarrezko 123.000 libra ekarri zizkion Erromako Altxrrari eta 400 as eman zizkion soldadu bakoitzari[11]. Herri xeheak ere mirestu egiten zuen Eszipion eta arrakasta politiko handia izan zuen. Horren ondorioz erromatar aristokrazian bekaizkeriaz etsai asko pilatu zituen.

Princeps Senatus

Erromara itzuli zenean Senatuko partaide bihurtu zen, 35 urte baino ez zituen arren. K.a. 199. urtean erromatar zentsore bihurtu zen Publius Aelius Paetusekin batera; hiritarren eta haien ondasunen errolda egiteko arduradun nagusia zen, bost urtez behin aukeratzen zena. Lan horretan ez zuen ekintza aipagarririk izan, baina aldi berean princeps senatus aukeratu zuten, senatarien artean kargu handiena zen. Hamar urte egin zituen postu horretan[5].

K.a. 194. urtean bigarren aldiz aukeratu zuten kontsul. Errepublika alde askotatik mehatxaturik zegoen garaia izan zen. Grezian eta Egeo itsasoan Antioko III.a Handia seleuzidaren mehatxupean zeuden[12], Italia iparraldean liguriarrek eraso ugari egin zituzten[5], Afrikan kartagotarrek Masinisa erasotzen zuten[12]...

Asiako kanpaina eta eszipiondarren aurkako salaketak

K.a. 190. urtean Eszipion Afrikarraren anaia, Luzio Kornelio Eszipion, eta Kaio Lelio kontsul aukeratu zituzten eta Asia Txikira jo zuten Antioko III.aren aurka egiteko. Eszipion Afrikarra aholkulari gisa joan zen haiekin, nahiz eta historialari ugarik dioten erasoa planifikatzera joan zela[5]. Erromatarrek eta Pergamo hiriko aliatuek Magnesiako guduan Antioko III:a erraz garaitu zuten[13]. Diotenez Antiokok ez zituen Hanibalen aholkuak kontutan hartu, atzerriko jeneral bat zelako mespretxatuz. Garaipena Luziori Korneliori esleitu zitzaion eta ordutik Asiarra ezizena izan zuen[14].

Anaiak Erromara itzuli zirenean Antiokoren sobornoa jaso izanaz salatu zituzten, errege galtzaileari zigor txikia eman ziotela argudiatuta, bai eta Antiokok Erromari emandako ordainaren zati batez jabetu izanaz ere. Eszipion Afrikarrak kontu liburuak hartu eta hala adierazi zuen senatarien aurrean: "Nola egon daiteke senatua 3.000 talenturengatik kezkatuta, Eszipion berak Erromako Altxorrari 15.000 talentu eman dizkionean Hispania, Afrika eta Asia konkistatu ondoren"[15].

Heriotza

Eszipiondarren etsaiek salaketa gehiago jarri zituzten eta Eszipion Afrikarrak Erroma utzi eta Liternumgo etxaldera joatea erabaki zuen. Han pasa zituen bizitzako azken urteak eta memoriak idatzi zituen. Hiltzerakoan bertan hilobira zezaten eskatu zuen eta ez eskertxarreko Erroman. Bere nahia bete zen eta Tito Livioren garaian oraindik existitzen zen Eszipion Afrikarraren hilobia.

Heriotzaren urtea ez da zehazki ezagutzen. Polibiok eta Rutiliok diote K.a. 183an izan zela, Hanibal hil zen urte berean, Tito Liviok eta Zizeronek K.a. 185ean hil zela diote eta Valerius Antiasek K.a. 187an. Dirudienez Polibiok dioena izan liteke benetako heriotza urtea[12].

Ezkontza eta ondorengoak

Emilia Tertziarekin ezkondu zen. Luzio Emilio Paulo jeneral erromatarraren alaba zen, Cannaeko guduan hil zutena, eta K.a. 182 eta 168an kontsul izandako Luzio Emilio Paulo Mazedoniko jeneralaren arreba[16]. Emakume patrizio ezkondu batentzat ezohikoa zen askatasun eta aberastasuna izan zuen eta emakumezko erromatar askorentzako erreferentzia bihurtu zen[17].

Hiru seme eta bi alaba izan zituen. Semeak honako hauek izan ziren:

  • Gneo Kornelio Eszipion, K.a. 177an pretore bihurtu zen.
  • Luzio Kornelio Eszipion, K.a. 174an pretore bihurtu zen.
  • Publio Kornelio Eszipion, K.a. 180an augur bihurtu zen[3].

Alaba biek Kornelia izena izan zuten. Kornelia nagusia Publio Kornelio Eszipion Nasika Korkulum politikariarekin ezkondu zen eta Kornelia Afrikarra (gaztea) Tiberio Sempronio Grako kontsularekin. Azken hauek bi seme eta alaba izan zuten, Tiberio Grako, Senpronia eta Gaio Grako, hirurak ere influentzia handiko pertsonak izan ziren Erromako politikagintzan.

Aipaturiko Eszipionen hiru semeetatik inork ez zuen ondorengorik izan. Publio Kornelio Eszipionek Mazedonia konkistatu zuen Luzio Emilio Paulo Mazedonikoa jeneralaren semea adoptatu zuen eta Eszipion Emiliano izena eman zion[3]. Eszipion Emiliano Senproniarekin ezkondu zen, Eszipion Afrikarraren bilobarekin hain zuzen ere[3].

Eszipion Emilianok Eszipion Afrikarraren abilezia erakutsi zuen eta Numantziaren setioarekin Hispania konkistatu zuen eta Kartago hiria behin betiko suntsitu zuen.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak.... .
  2. Cornelio Scipio familia oso garrantzitsua izan zen Erromen historian eta estatu-gizon famatu ugari eman zituen. Horregatik, eta erromatar nobleziaren izen-sistemak eragiten duen errepikakortasun maila dela eta, ohikoa da familia honetako pertsonai ezberdinak nahastea. Gauzak argitze aldera, Publio Kornelio Eszipion artikuluan dagoen Stamboom Cornelius Scipio-ren familia-zuhaitza begiratzea gomendatzen dugu.
  3. a b c d e Zmeskal, Klaus. (2009). Adfinitas. Vol. 1. Passau: Verlag Karl Stutz ISBN 978-3-88849-304-1..
  4. a b c d e Briscoe, John. (1989). The Second Punic War. CAH2 8, 44-80 or..
  5. a b c d e f g Broughton, Thomas Robert Shannon. (1951). The magistrates of the Roman republic, Vol.1.. New York: American Philological Association.
  6. Baker, Gabriel David. (2021). Spare no one: mass violence in Roman warfare. War and Society. Lanham: Rowman & Littlefield, 118–120 or. ISBN 978-1-5381-1221-2..
  7. Canto, Alicia M.. (2004-01-01). «Itálica, sedes natalis de Adriano. 31 textos históricos y argumentos para una secular polémica (2004)» Athenaeum (Pavia) (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  8. a b (Ingelesez) Goldsworthy, Adrian. (2016-02-23). In the Name of Rome: The Men Who Won the Roman Empire. Yale University Press ISBN 978-0-300-22183-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  9. (Ingelesez) Drogula, Fred K.. (2015-04-13). Commanders and Command in the Roman Republic and Early Empire. UNC Press Books ISBN 978-1-4696-2127-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  10. Lur entziklopedietatik hartua.
  11. (Ingelesez) Gruen, Erich S.. (1995-01-01). «The “Fall” of the Scipios» Leaders and Masses in the Roman World (Brill): 59–90. ISBN 978-90-04-32944-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  12. a b c (Ingelesez) Briscoe, John. (2016-03-07). «Cornelius Scipio Africanus, Publius, 'the elder'» Oxford Research Encyclopedia of Classics  doi:10.1093/acrefore/9780199381135.001.0001/acrefore-9780199381135-e-1867. ISBN 978-0-19-938113-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  13. Errington, R M.. (1989). Rome against Philip and Antiochus. CAH2 8, 244–289 or..
  14. (Ingelesez) Briscoe, John. (2016-03-07). «Cornelius Scipio Asiagenes, Lucius» Oxford Research Encyclopedia of Classics  doi:10.1093/acrefore/9780199381135.001.0001/acrefore-9780199381135-e-1868. ISBN 978-0-19-938113-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  15. (Ingelesez) Gruen, Erich S.. (1995-01-01). «The “Fall” of the Scipios» Leaders and Masses in the Roman World (Brill): 59–90. ISBN 978-90-04-32944-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  16. (Ingelesez) H.H. Scullard. (1970). «Scipio Africanus: Soldier and Politician» Goodreads (Thames and Hudson, Londres): 196. (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  17. (Ingelesez) Hillard, T. W.. (2001-11). «Popilia and laudationes funebres for women» Antichthon 35: 45–63.  doi:10.1017/S0066477400001246. ISSN 0066-4774. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).

Kanpo estekak

Read other articles:

Keuskupan AntigonishDioecesis AntigonicensisKatolik Lambang Keuskupan AntigonishLokasiNegara KanadaProvinsi gerejawiHalifaxPopulasi- Katolik129,905 (56.4%)InformasiDenominasiKatolik RomaRitusRitus RomaPendirian23 Agustus 1886KatedralKatedral St. NinianKepemimpinan kiniPausFransiskusUskupWayne Joseph KirkpatrickEmeritusColin CampbellSitus webwww.antigonishdiocese.com Keuskupan Antigonish (bahasa Latin: Dioecesis Antigonicensis) adalah sebuah keuskupan Ritus Latin di Nov...

 

This article is about the novel by Jonathan Stroud. For the novel by Bill Hopkins, see The Divine and the Decay. The Leap UK edition cover art of The LeapAuthorJonathan StroudCountryUnited KingdomLanguageEnglishGenreFantasy novelPublisherRandom HousePublication date2001Media typePrint (Paperback)Pages233 ppISBN0-09-940285-8OCLC59581488 The Leap is a fantasy novel by Jonathan Stroud, published in 2001. It centres on a girl whose best friend drowns in a mill pool. Plot introduction Everyon...

 

Jimmy Floyd Hasselbaink Jimmy Floyd Hasselbaink pada 2013Informasi pribadiNama lengkap Jerrel Hasselbaink[1]Tanggal lahir 27 Maret 1972 (umur 52)[1]Tempat lahir Paramaribo, SurinameTinggi 1,83 m (6 ft 0 in)Posisi bermain PenyerangInformasi klubKlub saat ini Nottingham Forest (pelatih)Karier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)1990 Telstar 4 (0)1990–1993 AZ 46 (5)1995–1996 Campomaiorense 31 (12)1996–1997 Boavista 29 (20)1997–1999 Leeds United 69 (34)1999�...

Cet article est une ébauche concernant un peintre autrichien. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Aristide OeconomoBiographieNaissance 1821VienneDécès 31 janvier 1887AthènesNom dans la langue maternelle Αριστείδης ΟικονόμουNationalité autrichienneActivité PeintreEnfant Thomas Oikonomou (en)Autres informationsGenre artistique Portraitmodifier - modifier le code - modifier Wiki...

 

Parade of vehicles playing electronic dance music This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Technoparade – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (September 2016) (Learn how and when to remove this template message) TechnoparadeA DJ mixing music and multiple dancers at the Paris Techno Parade. The...

 

B

  此條目介紹的是拉丁字母中的第2个字母。关于其他用法,请见「B (消歧义)」。   提示:此条目页的主题不是希腊字母Β、西里尔字母В、Б、Ъ、Ь或德语字母ẞ、ß。 BB b(见下)用法書寫系統拉丁字母英文字母ISO基本拉丁字母(英语:ISO basic Latin alphabet)类型全音素文字相关所属語言拉丁语读音方法 [b][p][ɓ](适应变体)Unicode编码U+0042, U+0062字母顺位2数值 2歷史發...

PanjakentBazar PanjakentNegara TajikistanProvinsiSughdPopulasi (2000) • Total33.000 Reruntuhan kuno dekat Panjakent Panjakent (bahasa Tajik: Панҷакент; Persia: پنجکنت; bahasa Rusia: Пенджикент), juga dieja Panjikent, Panjekent atau Penjikent, adalah sebuah kota di provinsi Sughd, Tajikistan di Sungai Zeravshan, dengan jumlah penduduk 33.000 (sensus tahun 2000). Kota ini pernah menjadi sebuah kota kuno di Sogdiana. Reruntuhan kota tua berad...

 

ساندي برونديلو   معلومات شخصية الميلاد 20 أغسطس 1968 (العمر 55 سنة)كوينزلاند، أستراليا الطول 170 سنتيمتر  مركز اللعب مدافع مسدد الهدف  الجنسية  أستراليا الوزن 62 كيلوغرام  الحياة العملية الدوري الاتحاد الوطني لكرة السلة النسائية بداية الاحتراف 1992 - 2004 المهنة لاعبة ك�...

 

Town in Connecticut, United StatesSuffield, ConnecticutTownThe Suffield Public Library SealMotto: Our Roots Run Deep[1] Hartford County and Connecticut Capitol Planning Region and ConnecticutShow SuffieldShow ConnecticutShow the United StatesCoordinates: 41°59′N 72°41′W / 41.983°N 72.683°W / 41.983; -72.683Country United StatesU.S. state ConnecticutCountyHartfordRegionCapitol RegionSettled1670Incorporated (Massachusetts)June 8,...

Capital and largest city of Lithuania Vilna, Wilna, and Wilno redirect here. For other uses, see Vilna (disambiguation), Wilna (disambiguation), and Wilno (disambiguation). This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article may require copy editing for grammar, style, cohesion, tone, or spelling. You can assist by editing it. (April 2023) (Learn how and when to remove this messa...

 

Questa voce sull'argomento contee dell'Illinois è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Contea di JerseyconteaLocalizzazioneStato Stati Uniti Stato federato Illinois AmministrazioneCapoluogoJerseyville Data di istituzione1839 TerritorioCoordinatedel capoluogo39°05′24″N 90°21′36″W / 39.09°N 90.36°W39.09; -90.36 (Contea di Jersey)Coordinate: 39°05′24″N 90°21′36″W / 39.09°N 90.36�...

 

Mayor of DenverSeal of the City of DenverIncumbentMike Johnstonsince July 17, 2023StyleThe HonorableResidenceCablelandTerm lengthFour years, renewable twiceWebsitedenvergov.mayor This is a list of mayors of Denver, the capital and largest city of the U.S. state of Colorado.[1] Mayors of Denver can now serve three four-year terms.[2] List # Image Mayor Term 1 John C. Moore 1859–1861 2 Charles A. Cook 1861–1863 3 Amos Steck 1863–1864 4 Hiram J. Brendlinger 1864–186...

British socialite, child of Herbert Gardner Evelyn GardnerBornEvelyn Florence Margaret Winifred Gardner(1903-09-27)27 September 1903London, EnglandDied11 March 1994(1994-03-11) (aged 90)Ticehurst, Sussex, EnglandKnown forOne of the Bright Young ThingsSpouses Evelyn Waugh ​ ​(m. 1928; div. 1929)​ John Heygate ​ ​(m. 1930; div. 1936)​ Ronald Nightingale ​ ​(m. 1937&...

 

Державний комітет телебачення і радіомовлення України (Держкомтелерадіо) Приміщення комітетуЗагальна інформаціяКраїна  УкраїнаДата створення 2003Керівне відомство Кабінет Міністрів УкраїниРічний бюджет 1 964 898 500 ₴[1]Голова Олег НаливайкоПідвідомчі ор...

 

Mountain in Israel Mount Gilboa, 2007 Scenery on Mount Gilboa Mount Gilboa (Hebrew: הַר הַגִּלְבֹּעַ, romanized: Har hagGīlbōaʿ‍; Arabic: جبل جلبوع Jabal Jalbūʿ or جبل فقوعة Jabal Fuqqāʿa), sometimes referred to as the Mountains of Gilboa, is the name for a mountain range in Israel. It overlooks the Harod Valley (the eastern part of the larger Jezreel Valley) to the north, and the Jordan Valley and Hills to the southeast to the west, respective...

此条目序言章节没有充分总结全文内容要点。 (2019年3月21日)请考虑扩充序言,清晰概述条目所有重點。请在条目的讨论页讨论此问题。 哈萨克斯坦總統哈薩克總統旗現任Қасым-Жомарт Кемелұлы Тоқаев卡瑟姆若马尔特·托卡耶夫自2019年3月20日在任任期7年首任努尔苏丹·纳扎尔巴耶夫设立1990年4月24日(哈薩克蘇維埃社會主義共和國總統) 哈萨克斯坦 哈萨克斯坦政府...

 

Bifor FC PapuaNama lengkapBifor Futsal Club PapuaBerdiri2014; 10 tahun lalu (2014)StadionKota Jayapura, IndonesiaKetua umumGustav Robby Urbinas[1]PelatihTheo Balubun[2]LigaLiga Futsal Profesional Indonesia2019Ke-7, Grup A (degradasi) Bifor Futsal Club Papua adalah klub futsal Indonesia yang saat ini berkompetisi di Liga Futsal Nusantara. Tim ini bermarkas di Kota Jayapura, Papua.[3][4] Prestasi Liga Futsal Nusantara Juara (1): 2018[5] Referensi ^ B...

 

Close, long-term biological interaction between distinct organisms (usually species) This article is about the biological phenomenon. For other uses, see Symbiosis (disambiguation). In a cleaning symbiosis, the clownfish feeds on small invertebrates, that otherwise have potential to harm the sea anemone, and the fecal matter from the clownfish provides nutrients to the sea anemone. The clownfish is protected from predators by the anemone's stinging cells, to which the clownfish is immune. The...

Arabian tribe ZahranزهرانArabian tribeEmblem of the Royal Zahranid Family of Oman (House of Al Said)NisbaZahranīLocationAl Baha, Hejaz Mountains, Saudi Arabia (origin)Descended fromZahran ibn Kaʿab ibn Al-HarithParent tribeAzd Shanū’ah, AzdReligionPre 630 AD (Polytheism)Post 630 AD (Islam)SurnamesAl Zahrani Al Dawsi Al Haddani Al Aamri Al Jaafari Al Jadari Al Shehhi Zahran (Arabic: زهران), also known as Banū ʿZahrān ibn Kaʿab,[1] is one of the oldest Arabian tribes ...

 

Mande-speaking ethnic group This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Susu people – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (August 2020) (Learn how and when to remove this message) Ethnic group SusuSossoSusu men with traditional musical instruments in 1935Total populationc. 2.98 millionRegions wit...