Marokoar arabiera (arabieraz: لهجة مغربية, láhŷa maghribiya), magrebiera edo marokoar darija (دارجة) arabiera dialektaleko aldaeren multzotik datorren hizkuntza bat da, Marokon eta inguruko herrialdeetan mintzatzen dena.[1] Ezaugarri komun ugari ditu Aljerian, Tunisian eta Libiako zenbait tokitan hitz egindako hizkerekin. Elkarrekiko ulergarritasuna duten arabierazko dialekto multzo ugari dira, Libiako mendebaldetik Mendebaldeko Sahararaino hedatuak.
Diglosia egoera larria dago ahozko komunikazioan, batetik publizitatean eta komunikabide informaletan (Internet, gizarte sareak eta mugikorreko mezularitza) ahozko aldaeraren eta, bestetik, idatzizko komunikabide formaletan (prentsa, administrazioa edo literatura) arabiera estandar moderno nagusiaren artean. Bi hizkuntzak ulergaitzak dira, eta aldeak hizkuntza erromanikoen eta latinaren artean daudenen antzekoak dira.
Idazkera
Marokoko arabierak ez du ortografia-sistema arauturik edo normalizaturik; hala ere, Interneten esparruan, gizarte sareek eta mugikorren mezularitzak latinezko alfabetoa darabilte, zenbait zenbaki edo letra-konbinazio erabiliz, soinu bereizgarri batzuk transkribatzeko, hala nola:
- â - 3 = ﻉ "ʿayn", ʔˤ
- gh = ﻍ "ġayn", ɣ
- kh - 5 = ﺥ "ḫā", x
- h - 7 = ﺡ "ḥā", ħ
- q - 9 = ﻕ "qāf", q
- sh - ch = ش "šīn", ʃ
Dena dela, literatur hizkuntza da: ospe handiko hainbat idazlan ditu, hala nola Youssouf Amine Elalamyrenak, eta itzulpen ugari ere daude, besteak beste Printze txikia edo Amir saghir.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Kees Versteegh, et al.. (2006). Encyclopedia of Arabic Language and Linguistics. BRILL.
Kanpo estekak