Marina Lambrini Diamandis (grezieraz: Μαρίνα-Λαμπρινή Διαμαντή; Brynmawr, 1985eko urriaren 10a) musikagile galesa da. Marina mononimoaz ezaguna da eta lehenago Marina and the Diamonds izena erabiltzen zuen.
Biografia
Marina Lambrini Diamandis 1985eko urriaren 10ean jaio zen Brynmawr-en, Galesen,[1][2][3] eta Abergavenny-tik hurbil hazi zen.[4] Ahizpa nagusi bat du, Lafina.[4] Haren ama galesa eta aita greziarra Newcastleko Unibertsitatean elkartu ziren eta Diamandisek lau urte zituenean banandu ziren.[2] Banandu ondoren, aita Greziara itzuli zen, baina noizean behin bisitatu zuen. Bere haurtzaroa honela deskribatu zuen: "bakuna eta idilikoa" eta "baketsua, oso normala, pobrea".[5] Diamandisek onartu zuen umetan "tomboy" edo mari-mutila izan zela, egunero futbolean jokatzen zuela eta mutilekin denbora gehiago igarotzen zuela.[4]
Buruko osasuna
Diamandisek modu irekian hitz egin du depresioa eta antsietatea jasan izanari buruz.[6][7] Bere "Happy" (pozik) abestiak, Froot albumeko lehenengoak, depresioarekin izandako borrokari buruz hitz egiten du du.[7]
Diskografia
- The Family Jewels (2010)
- Electra Heart (2012)
- Froot (2015)
- Love + Fear (2019)
- Ancient Dreams in a Modern Land (2021)
Erreferentziak
Kanpo estekak