Marie Pascale Osterrieth
Marie Pascale Osterrieth (Basoko (gaur egungo Kongoko Errepublika Demokratikoa), 1956ko maiatzaren15a) Belgikako antzerki-ekoizle, -zuzendari eta gidoilaria da. Gaur egun Parisen bizi da. Frantziako nazionalitatea lortu zuen 2021eko abenduan.
Biografia
Marie Pascale Osterrieth Basokon jaio zen, Kongo Belgikarraren kolonia zaharrean (gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoa). Umetan Liejan (Belgika) bizi izan zen.[1]
Nîmeseko Arte ederretako goi-milako eskolan ikasi ondoren, Bruselako La Cambreko Arte Bisualetako Goi Mailako Eskola Nazionalean ikasi zuen, eszenografia sailean.[1] Aldi berean, antzerkirako dekoratuak eta jantziak egin zituen, eta gero zinema munduan sartu zen.[2]
Bruselako Institut national supérieur des arts du spectacle (INSAS) delakoan graduatu ondoren, Belgikan eta Frantzian zinema-ekoizle gisa lan egin zuen, eta, geroago, Rhône-Alpes Cinéma-ko (eskualdeko inbertsio-enpresa) ordezkari nagusia izan zen, Roger Planchon dramaturgo eta zinemagilearen zuzendaritzapean.[2] TF1 Films telebista pribatuko produkzio-idazkari nagusi gisa kontratatu zuten zinema-koprodukzioetarako eta gidoien garapenerako aukera artistikoen ardura hartzeko.[2] Han ezagutu zuen Michèle Bernier umorista, eta berarekin batera antzerkiaren munduan sartzea erabaki zuen, Le démon de midi antzezlana sortuz, geroago zinemarako egokitu eta zuzenduko zuen ikuskizuna.[2] Zinema zuzendari bihurtu zen, gero idazle eta antzerki zuzendari Frantzian, Belgikan eta Italian.[1]
Bi haurren ama da eta Parisen bizi da.[1]
Antzerkia
- 1998-2002 : Le Démon de midi, Marie Pascale Osterrieth-ek eta Michèle Bernier-ek eginiko Florence Cestac-en komikiaren egokitzapena, eszenaratzea. Antzokiak : Palais des glaces, le Splendid, le Gymnase eta l'Olympia. Antzezpen-bira: Frantzia, Belgika eta Suitza.[3]
- 1999 : Jean-Luc Lemoine est inquiétant, eszenaratzea. Antzokia : Comédie Caumartin.[4]
- 2002-2005 : Les Bodins mère et fils, egokitzapena eta eszenaratzea. Antzokiak: Comédie Caumartin eta Palais des Glaces, Antzezpen-bira: Frantzia.[5]
- 2006-2008 : David Joss Buckley-en Dolores Clairborne, Stephen King-en lanean oinarritua, egokitzapena eta eszenaratzea. Théâtre des Bouffes-Parisiens, Jean-Claude Brialyk zuzendua. Antzezpen-bira: Frantzia (itsasoz bestaldea barne), Belgika eta Suitza.[6]
- 2009-2012 : Marie Pascale Osterrieth eta Michèle Bernier-en Et pas une ride !, egilea eta eszenaratzea. Antzokiak: Théâtre de la Renaissance, le Bataclan eta l'Olympia. Antzezpen-bira: Frantzia (itsasoz bestaldea barne), Belgika eta Suitza.[7]
- 2012 : Michèle De Virgilioren eta Marie Pascale Osterrieth-en Tonino a testa in giū, egokitzapena eta eszenaratzea. Foggian lehen aldiz antzeztua (Pouilles, Italia), Italian eta Parisen antzeztua.[8][9]
- 2012 : Daniel Picouly eta Marie Pascale Osterrieth-en La faute d'orthographe est ma langue maternelle, eszenaratzea. Antzokiak: Avignon 2012-en eta Tristan Bernard. Antzezpen-bira: Frantzia.[10]
- 2013-2016 : Laurent Ruquier-en Je préfère qu'on reste ami, Michèle Bernier eta Frédéric Diefenthal-ekin batera, eszenaratzea; antzokiak: Théâtre Antoine, antzezpen-bira: Frantzia eta Belgika, zuzeneko emanaldia France 2-n en juin 2015eko ekainean (5,1 milioi ikus-entzule).[11]
- 2014-2015 : Ni l'un ni l'autre Steeven Demora eta Christopher Demora (Les Jumeaux) komikoekin batera, eszenaratzea, antzokia: Théâtre Le Petit Gymnase, antzezpen-bira: Frantzia, Belgika, Festival Avignon 2015 (off).[12]
- 2014 : On n'demande qu'à en rire programaren 4. denboraldiko epai-mahaikidea, France 2-n.[13][14]
- 2015 : "Les Décaféinés - Très Serrés", egokitzapena eta eszenaratzea, antzokia: Théâtre Le Point Virgule, antzezpen-bira Frantzian.[15]
- 2015-2017 : Neil Labutte-ren Énorme (jatorrizko izenburua: "Fat Pig"), Charlotte Gacciorekin batera itzulia eta egokitua, eszenaratzea Julie De Bona, Charlotte Gaccio, Thomas Lempire, Bertrand Usclat eta, txandaka, Tiphaine Daviot eta Guillaume Pottier-ekin batera. Antzokiak: Avignon 2015, Théâtre de Paris, Réjane aretoan 2015eko irailetik 2016ko abendura; antzezpen-bira Frantzian 2016 eta 2017an.[16]
- 2015-2017 : Willy Russel-en Partie en Grèce, Catherine Marcangelik itzulia, Marcangelirekin eta Valérie Mairesse-rekin batera egokitua eta eszenaratua; antzokiak: Avignon 2015 (off), Théâtre La Bruyère 2015eko irailetik abendura; antzezpen-biira Frantzia, 2016 eta 2017an.[17]
- 2015-2018 : David Foenkinosen Gli Impiegati dell ' Amore komedia erromantikoa, Michele De Virgiliok italierara itzulia eta egokitua, Corrado Nuzzo eta Maria Di Biase-rekin batera eszeneratua; 2015eko azaroan Longianon lehen aldiz antzeztua (Emilia-Romagna, Italia), 2016tik 2018ra antzezpen-bira Italian.[18]
- 2016 eta 2018 : Alice Kuipers-en "Je t'ai laissé un mot sur le frigo" kanadiar ingelesezko liburuaren egokitzapena eta irakurketaren eszenaratzea Michèle Bernier eta Charlotte Gacciorekin batera. 2016ko martxoan Théâtre de Paris-en lehen aldiz antzeztua, Réjane aretoan 2016ko martxoan antzeztua, antzezpen-bira Frantzian eta Belgikan.[19]
- 2017 : Pierre Barillet et Jean-Pierre Grédy-ren "Folle Amanda", eszenaratzea; Michèle Bernier, Arielle Dombasle, Patrick Braoudé, Pierre Cassignard, Philippe Lelievre, Roland Marchisio eta Djibril Pavadé-rekin, Théâtre de Paris antzokian, pour les 50 ans de Au Théâtre ce soir programaren 50. urteurrena ospatzeko, 2017ko urtarrilaren 21ean TF1 katean zuzenean emana : 3,2 milioi ikusentzule zuzenean eta milioi bat aurrez grabaturik, Théâtre Antoine antzokian 2017ko apiriletik ekainera.[20]
- 2018 - 2020 : "Vive demain", egilea Michèle Bernier-ekin batera, eszenaratzea. Antzokia: Théâtre des Variétés. Antzezpen-bira: Frantzia (metropolian eta itsasoz bestaldean), Belgika. Molières 2019 sarirako proposatua, umore sailean.[21]
- 2019 :Josiane Balaskoren "Un grand cri d'amour", eszenaratzea. Antzokia: Théâtre des Bouffes Parisiens Michèle Bernier, Pierre Cassignard, Jean Francois Cayrey eta Grégoire Oestermann-ekin; 2019, ekainaren 11n France 2 katean emana, 2,375 milioi ikusentzule.[22]
- 2021eko ekaina: "Indomptables", egilea Leila Amararekin batera, eszenaratzea. Lehen eszenaratzea Nantesen, "La cité du Café théâtre" antzokian; beste antzezpenak: Avignon (off) 2021 eta 2022ko uztailean, Parisko Théâtre La Divine Comédie-n 2022ko irailetik 2024ko ekainera.[23]
- 2022ko urtarriletik martxora : "Vive Demain" antzezlanaren biraren jarraipena (COVID pandemia amaitutakoan) eta azken antzezpena Parisko Pleyel antzokian.[21]
- 2022ko irailetik 2024ko martxora arte : Laurent Ruquier-en "je préfère que l'on reste ensemble" Michèle Bernier, Olivier Sitruck eta Philippe Berodot-ekin, eszenaratzea, Théâtre des Variétés, antzezpen bira Frantzian.[24]
Ondokoak dira Marie Pascale Osterrieth-ek eszenaratzeetan izaten dituen kolaboratzaileak: Jacques Davidovici, musikan; Laurent Castaing, argiztapenean; Pierre-François Limbosch, dekoratuetan; Charlotte David, jantziekin; eta Hélène Chrysochoos eszenaratzean.
Filmografia
Marie Pascale Osterriethek zenbait filmen sortze-lanean parte hartu izan du gidoilari, zuzendari edota produktore gisa. Behean zerrendatutakoak Théâtres eta Producteurs Associés elkartearen webgunean jasota dituztenak dira.[25]
- 1981 : Anne Terresa de Kerrmacher-en Hopla ! eta Hélène Delavault-en Le Tango stupéfiant.
- 1982 : Jean-Jacques Andrien-en Le Grand Paysage d'Alexis Droeven: produktore exekutiboa, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian saritua
- 1984 : Mémoires : produktorea, Mannheim-Heidelberg-eko Nazioarteko Zinemaldiko sari nagusia
- 1986 : Mrinal Sen-en Genesis : Frantzian produktorea, Cannes-eko Zinemaldian sarirako hautatuen zerrendan
- 1989 : Jean-Jacques Andrien-en Australia : produktorea, Veneziako Mostran aurkeztua, Jeremy Irons eta Fanny Ardant-ekin
- 1991 : Michel Mees-en Blanval : Frantzian koproduktorea
- 1992 : Rolf de Heer-en Dingo : Frantzian koproduktorea
- 2000 : Christophe Reichert-en Deuxième quinzaine de juillet : ko-gidoilaria eta produktorea.
- 2000 : Pique-nique (film laburra) : ko-gidoilaria eta produktorea
- 2002 : Le Démon de midi : antzezpenaren grabazioa telebistarako, TV eta DVD
- 2005 : Le Démon de midi : film luzearen gidoilaria eta zuzendaria, Michèle Bernier eta Simon Abkarian-ekin, Pathé Production-ek ekoitzia, TV eta DVD bidezko hedatzea
- 2006 : Webcam chez les Bodin's (Les Bodin's) : 12 saio, ko-gidoilaria, zuzendaria eta productorea.
- 2012 : Et pas une ride: TV eta DVDrako grabazioa.
Sariak
- 2010 : SACD saria One Man Show sailean Michèle Bernier-ekin[26]
- 2016 : Saint Gervais-eko Festival Mont Blanc d'humour-eko publikoaren saria Steeven et Christopher (Les Jumeaux) komikoen Ni l'un ni l'autre antzezpenagatik.[27]
- 2019 : Molières 2019 sarirako hautatuen zerrendan, Humour sailean, Vive demain! antzezlanagatik[28]
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
|