Marie-Jeanne de Lalande

Marie-Jeanne de Lalande

Bizitza
JaiotzaParis, 1768
Herrialdea Frantzia
Heriotza1832ko azaroaren 8a (63/64 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Michel Lefrançois de Lalande (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta matematikaria

Amélie Harlay, ezkontzaz Marie-Jeanne Amélie Lefrançais de Lalande (Paris, Frantzia, 1768-1832ko azaroaren 8a) matematikaria eta astronomo frantsesa izan zen.[1][2]

Bizitza eta lana

Joseph Lalanderen alaba ez-legitimoa zen Amélie Harlay (edo Marie Harley testu batzuetan).[1] 1788an, hogei urte zituela, Michel Lalande lehengusuarekin ezkondu zen, bera baino gazteagoa, eta Lalandek iloba zela esaten zuena.[2] Lalande arduratu zen bere prestakuntzaz, eta senar-emazteek beti egin zuten lan astronomoaren proiektuetan.

Taules horàries direlakoak Lalanderen Abrégé de Navigation-i (1793) atxikita daude, eta Amélie Harlayren lanak dira. [2]

Matematikan zuen trebetasunari esker, 1801ean argitaratu zen katalogoko 50 000 izarren posizioak kalkulatu zituen.

Berak eta Michel Lalandek hiru seme-alaba izan zituzten, eta astronomiari buruzko izenak jarri zizkieten: Caroline (Caroline Herschel), Isaac (Isaac Newton) eta Urania.[2]

Erreferentziak

  1. a b (Frantsesez) «l'Astronomie novembre 2015» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  2. a b c d (Ingelesez) Ogilvie, Marilyn; Harvey, Joy. (2003-12-16). The Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives From Ancient Times to the Mid-20th Century. Routledge ISBN 978-1-135-96343-9. (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).

Bibliografia

Kanpo estekak