Mariano Vilallonga Ybarra (Bilbo, 1864ko urtarrilaren 10a – Madril, 1913ko apirilaren 23a) bizkaitar politikari, industrialari eta industria-ingeniaria izan zen.[1]
José Vilallonga eta Rafaela Ybarraren semea, ingeniaritza ikasi zuen. Bizkaiko siderurgiaren enpresetan parte hartu zuen.
Alderdi Liberal-Kontserbadorearen kidea, 1896, 1898 eta 1899an Figueres ordezkatu zuen Kongresuan eta 1903-1904 eta 1905-1907 artean Gironako probintzia Senatuan.
Erreferentziak