Mariam Eniola Bolaji (Ibadan, 2005eko irailaren 21a -) nigeriar para-badmintonlaria da, SL3 mailan aritzen dena. Badminton eta para-badminton modalitateetan domina bat irabazi duen lehen afrikarra da, emakumezkoen SL3 banakako kategorian brontzea irabazi baitu Parisko Paralinpiar Jokoetan.
Biografia
Ibadanen jaio eta Kwara Estatuan hazi zen.[1] Urtebete bat besterik ez zuenean, hanka erre zitzaion eta 6 urterekin istripu bat izan zuen, ez zuten behar bezala sendatu, femurra laburtu zioten eta, ordutik, ezin du hanka ondo bermatu.[1]
Mahai-tenisean hasi zen arren, entrenatzaileak badmintonaren alde egiteko aholkatu zion.[2] 13 urterekin hasi zen parabadminton jokatzen. Dina Abouzeid hispano-jordaniar entrenatzaileak Egiptoko clinic batean ezagutu[3] eta, harrezkero, Gasteizen bizi da.[4]
2024ko Udako Paralinpiar Txapelketan lehiatu zen, non brontzezko domina irabazi zuen emakumezkoen SL3 modalitatean.[5]
Badmintonen domina olinpikoa edo paralinpikoa lortzen duen lehen afrikarra da.[6] Bere garaipenak lehen domina eman zion Nigeriari Parisko Paralinpiar Txapelketan.[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak