María de las Mercedes Isabel Francisca de Asís Antonia Luisa Fernanda Felipa Amalia Cristina Francisca de Paula Ramona Rita Cayetana Manuela Juana Josefa Joaquina Ana Rafaela Filomena Teresa Santísima Trinidad Gaspara Melchora Baltasara et omni sancti
1874ko abenduan, Martínez Campos jeneralak monarkia berrezarri zuen Espainian eta Elisabet II.aren semea zen Alfontso XII.a egin zuten errege. Gauzak horrela, Maria de las Mercedesek etxera itzultzeko aukera izan zuen eta berriro jarri zen Sevillan bizitzen, San Telmo jauregian.
Bi urte aurrerago, 1872an, 12 urte zituen Maria de las Mercedesek eta bere lehengusu Alfontsok maitasun harreman bat hasia zuten. Alfontsoren ama erabat aurka izan zuten eta Espainiako gobernuak Europako printzesaren bat nahiago zuen, baina, jada erregea zen Alfontsok ez zuen amore eman eta, 1878kourtarrilaren 23an, bikotea ezkondu egin zen Madrilgo Atocha basilikan. 17 urterekin, Maria de las Mercedes erregina ezkontide gazteena izan zen.
Maria de las Mercedes erreginaren bat-bateko heriotzak zirrara berezia eragin zuen garaiko gizartean eta Riofrioko errege jauregira erretiratu zen erregearen tristurak ospe handia izan zuen. Abesti zaharra ahoz aho zebilen eta bi filma ere egin zituzten: ¿Dónde vas, Alfonso XII? eta ¿Dónde vas, triste de ti?.
Kopla bat ere inspiratu zuen, Mercedes erromantzea izenekoa, Quintero, León eta Quirogak egina eta abeslari askok abestua, Concha Piquer, Marifé de Triana, Pastora Soler eta Paquita Rico horien artean.
2003an, Maria Pilar Queralt del Hierrok nobela historiko bat argitaratu zuen "De Alfonso la dulcísima esposa" izenekoa, bertan Espainiako erregina honen bizitza irakur daiteke.
2003an, María Pilar Queralt del Hierro autoreak De Alfonso la dulcísima esposa nobela historikoa argitaratu zuen.